Aroma iniziazio tailerra
Donostiako Erlauntzatik gure ekoizle den Liliana Candian, Naturis Herbal, gonbidatu dugu Aromen inguruko iniziazio tailer hau emateko. Naturis Herbal-en, bera eta bere familiak belar-dendaren tradiziozko herentzia bizirik mantentzen dute gaur egungo teknika eta beharrekin lerrokatuta. Osasuntsu bizi, hobeto bizi lemaren azpian, gizakion osasuna mantentzen laguntzen duten landareetan oinarritutako produktuak garatu dituzte.
Tailer honetan
Aromen memoria mundutik bidaiatuko dugu, aromen finkatzaileak ezagutuko ditugu, landare eta bere aromen barietateak burko terapeutiko bat eta karatula bat egiteko.
Landare aromatikoen propietateak ezagutuko ditugu bainuak hartzeko eta beraien onurak.
Landare aromatikoen mundu sakonenean sartuko gara – OLIO ESENTZIALAK – eta olio esentzialekin lehenengo harreman bat izango dugu gogo-aldarterako girotzaile bat sortuz.
Material guztia prezioaren barruan sartzen da.
Informazio praktikoa
- Noiz: Otsailaren 29an larunbatean 10:00etatik 14:30etara. Hamaiketako txiki bat egiteko eten bat egingo da hankak luzatzeko eta garunari arnasa emateko.
- Non: Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.
- Prezioa: Publiko orokorra 120€; Donostiako Erlauntzan izena emandakoak 110€ y Impact Hub Donostiako erabiltzaileak 110€.
Izen-ematearekin. Leku mugatuak.
Izena emateko idatzi lacolmenadonostia@gmail.com helbidera eta hurrengo pausoak zehaztuko dizkizugu.
Leku mugatuak, gela bete arte.
Antolatzailea: Donostiako Erlauntza
Donostiako Erlauntza kontsumo lokaleko ekimen bat da. Tokiko ekoizleekin eta produktuekin harremanetan jartzen zaitu. Etor zaitez bere ekoizleak ezagutzera eta ezagutu hobeto jateko modu hau tokiko nekazaritza bultzatzen duzun bitartean. Donostiako Erlauntzari buruz eta bere Impact Hub-ean izandako ibilbideari buruz gehiago jakin nahi? Sartu hemen edo etorri ostegunetan 18:00etatik 19:30etara Tabakalerako hirugarren solairura.
Back to all Events