Ekitaldiak

Aromaterapia tailer praktikoa. Gabonak ondorengo garbiketa

Aromaterapia tailer praktikoa

Gabonak ondorengo garbiketa

Olio esentzialak eta aromaterapia tailer praktiko batera gonbidatzen zaitugu, zure eta zure familiaren osasun eta ongizatea hobetzeko. Olio esentzialek ongizate eta osasunerako ematen dituzten onurak oso ugariak dira. Olio esentzialek estresa eta antsietatea murrizten dute eta aire garbitzen dute, besteak beste. Horregatik, gure eguneroko bizitzarako aliatu handiak dira. Eta hauek olio esentzialek dituzten onuretako batzuk besterik ez dira.

Impact Hub Donostian ongizate eta osasuna hobetzeko baliabide eta ezagutzak gure egunerokoan praktikan jartzen saiatzen gara burua eta gorputzaren artean oreka lortzeko. Horregatik, olio esentzialen eta aromaterapiaren propietateak, erabilerak eta onurak ikasteko, eta batez ere, ezagutza hauek egunerokoan praktikan jartzeko tailer praktiko onetara gonbidatzen zaitugu.

Zer ikasiko duzu?

Tailer honetan, gabonak ondorengo garbiketan oinarrituko gara abenduaren gehiegikerien ondoren, olio esentzialen bidez gorputza indarberritzeko. Horretarako, Diego Fernandez izango dugu gurekin, gure organismoan toxinak nola metatzen diren azaltzeko (estresa, emozioak, elikagaien toxinak) eta gorputzaren garbiketa-sistema azaltzeko. Modulo honetan, heste-garbiketa olioei buruz eta depurazio olioei buruz ikasiko dugu.

Gainera, 5 olio esentzialeko kit bat aurkitu eta ikertuko dugu, garai honetarako ezinbestekoa! Garbiketa stick bat (emozioen garbiketa) eta hesteen garbiketarako nahaste bat prestatuko ditugu.

Nori dago zuzenduta tailerra?

Tailer hau olio esentzialak egunerokotasunean aplikatu nahi dituen eta gai honetan interesa daukan edonori zuzenduta dago.

Informazio praktikoa

  • Noiz: Urtarrilak 12 igandea, 10:30etatik 12:30etara.
  • Non. Impact Hub, Tabakalera hirugarren solairua.
  • Sarrera: 30€.
  • Mail bidezko aurretiko konfirmazioa eskatzen dugu. Diego edo Emilie-rekin harremanetan jarri hurrengo helbidearen bidez: aroma.asana@gmail.com

Diego Fernandez -i buruz

Jendearen eta gizakion gorputzaren funtzionamenduaren zale, Diego Fernandez aromaterapeuta eta kraneosakral terapeuta bezala 5 urteko esperientzia dauka. Eta penintsula osoan eta Belgikan tailerrak antolatzen ditu.

 Anima zaitez aromaterapiaren mundua ezagutzera. Harrituko zaitu!

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 12 | 10:30 to 12:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Members: 30

Cost for Non Members: 30

Updated on 24 abendua 2019