Ekitaldiak

Aromaterapia tailer praktikoa

Aromaterapia tailer praktikoa

Ikasi olio esentzialak eta aromaterapia erabiltzen zure osasun eta ongizatea hobetzeko

Olio esentzialak eta aromaterapia tailer praktiko batera gonbidatzen zaitugu, zure eta zure familiaren osasun eta ongizatea hobetzeko. Olio esentzialek ongizate eta osasunerako ematen dituzten onurak oso ugariak dira. Olio esentzialek estresa eta antsietatea murrizten dute eta aire garbitzen dute, besteak beste. Horregatik, gure eguneroko bizitzarako aliatu handiak dira. Eta hauek olio esentzialek dituzten onuretako batzuk besterik ez dira.

Impact Hub Donostian ongizate eta osasuna hobetzeko baliabide eta ezagutzak gure egunerokoan praktikan jartzen saiatzen gara burua eta gorputzaren artean oreka lortzeko. Horregatik, olio esentzialen eta aromaterapiaren propietateak, erabilerak eta onurak ikasteko, eta batez ere, ezagutza hauek egunerokoan praktikan jartzeko tailer praktiko onetara gonbidatzen zaitugu.

Zer ikasiko duzu?

Olioak modu seguru batean erabiltzeko ezagutza izango duzu. Horretarako, Diego Fernandez izango dugu gurekin, olio esentzialak zer diren, zertarako balio duten, nola erabiltzen diren eta dituzten onura guztiak nola baliatu ditzakegun ikasteko.

Gainera, 5 olio esentzialeko pakete bat ikusiko dugu, negurako behar-beharrezkoa! Pertsonalizatutako olio bat eta usaitzeko stick bat prestatuko ditugu.

Nori dago zuzenduta?

Tailer hau gai honetan interesa duten eta eguneroko bizitzan bere onurak aplikatu nahi dituzten pertsona orori zuzenduta dago. 

Informazio praktikoa

  • Noiz: Abenduak 14 larunbata 10:30etatik 12:30etara.
  • Non: Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.
  • Sarrera: 20€.
  • Aurretiko izen-ematea beharrezkoa da whatsapp edo mail bidez. Diego Fernandez Gayo-rekin harremanetan jarri 722 53 78 01 telefonoaren bidez edo diegofernandezgayo@gmail.com helbidearen bidez.

Diego Fernandez-i buruz

Jendearen eta gizakion gorputzaren funtzionamenduaren zale, Diego Fernandez aromaterapeuta eta kraneosakral terapeuta bezala 5 urteko esperientzia dauka. Eta penintsula osoan eta Belgikan tailerrak antolatzen ditu.

 ANIMA ZAITEZ AROMATERAPIAREN MUNDUA EZAGUTZERA. HARRITUKO ZAITU.

 

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2019/12/14 | 10:30 to 12:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Members: 20

Cost for Non Members: 20

Updated on 04 abendua 2019