Ekitaldiak

Blockchain Meet Up-a: Mito eta kondairak

Blockchain mito eta kondairak

Blockchain Meet Up-a

2020 urte hau hasi berri dugu eta ezin dugu Blockchain ezagutzaren alde lan egiteko aukerarik galdu. Hain interesgarria den kontzeptu hau, batzuek ondo ezagutzen dute, beste batzuek ez hainbeste, baina guztiek honi buruz noizbait entzun dute. 

Hitzaldi hau aurreko azaroan egin zen Bitcoin, blockchain eta erronka berriak topaketaren bigarren atala da. Lehenengo topaketa honetan hurrengo galdera jarri genuen mahai gainean: Zer erronka eta erabilera berriak garatu daitezke? 

Oraingo honetan, pauso bat haratago joan nahi dugu eta gaur egun Blockchain teknologia honek benetan dituen aukerak zeintzuk diren ulertu.

Topaketa honetara hemen eman dezakezu izena.

 

Itxaropen eta erronka handiak

Azaroan izandako lehenengo topaketaren ondoren, komunikazio kanal bat sortu zen partaideek Blockchain eta bere erabileren inguruko ardurak besteekin partekatzeko eta ideiak eta ikuspegiak ematen jarraitzeko. Honekin eta gure informazio bilaketa jarraituarekin, Blockchain kontzeptua itxaropen eta erronka handiek inguratzen zutela ikusi genuen. Baina, noraino da egia Blockchain teknologiari buruz esaten den guztia? 

Desinformazio handia dago Blockchain teknologiaren inguruan. Egunero blockchain berriei eta arazo ezberdinak konpontzen dituzten proiektu berriei buruz entzuten dugu. Baina egia Blockchain arazo teknologiko guztietarako soluziobide unibertsala ez dela da, eta ez dago horretarako diseinatuta ere. Horregatik, puntu honetatik abiatuta eta Blockchain gure garapen teknologiko eta sozialerako daukan garrantzia nabarmenduz, materia hau hobeto ezagutzea beharrezkoa dela deritzogu. 

 

Zer egingo dugu hitzaldi honetan

Topaketa honen helburua Blockchain kontzeptuaren oinarrira itzultzea da eta teknologia honen oinarriak esertzea. Teknologia osatzen duten kontzeptuak errepasatzen eta orain arte izan duen hedapena ezagutzen, hortik aurrera, gaur egun benetan izan ditzakeen erabilerak ulertzeko eta etorkizunerako ikuspegi argia izateko.

 

Blockchain komunitatea

Impact Hub Donostiatik ideia disruptibo eta berritzaileak proposatzen diren komunitate bat sortu nahi dugu, gure buruak astintzen eta ikuspegi berriak eta aukera berriak garatzen dituztenak. Teknologia hau guztion eskura jartzeko eta gure bizi kalitatea areagotzeko eta gero eta independienteagoak izateko.

Horregatik, galdesorta txiki hau betetzera gonbidatzen zaitugu, teknologia honen inguruan dauden ardurak ezagutzeko eta hau eta hurrengo topaketak modurik eraginkorrenean antolatzeko. Meet Up plataforman gure Blockchain en Donostia taldera gehitu zaitezkeela gogorarazten dituzu berri guztien berri izateko

Informazio praktikoa

  • Noiz: Otsailak 25 asteartea, 19:00retatik 20:30etara.
  • Non: Impact Hub Donostia, Tabakalerako hirugarren solairua.
  • Sarrera: Dohainik, izen-ematearekin.

 

Laster arte.

 

Back to all Events

Date & Time

otsaila 25 | 19:00 to 20:30

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 30 urtarrila 2020