Ekitaldiak

Denbora kontsumitzeko eta bizitzeko COVID19 garaian – HUB TV

ANTOLATZEN DU: Saretuz

Denbora kontsumitzeko eta bizitzeko COVID19 garaian

HUB TV Saretuz-ekin

Saretuz-etik egungo egoera “ez-ohiko” honetan egiten dugun kontsumoaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituzte, egun inoiz baino gehiago indarrean dauden kontsumo ereduak islatzen dituena.

Gainera, orain ere gelditu behar izan dugu eta denbora beste modu batean bizi, gauza asko birgaldetuz. Horregatik, nola, zer eta non erosten dugun gurekin hausnartzera gonbidatzen zaitugu, zertan erabiltzen dugu gure denbora eta, bereziki, nola balioztatzen dugun besteen denbora.

Saio dinamikoa izango da, pare bat bideo ikusiko ditugu eta ondoren, eztabaida bat irekiko dugu.

Zure aurretikako izen-ematea eskertzen dugu topaketa modurik eraginkorrenean antolatzeko.

 

Informazio praktikoa

Noiz: Apirilak 8 asteazkena 18:00retatik 19:00etara.

Non: Zoom plataforman

Izen-emateak esteka honen bidez.

 

HUB TV-ri buruz

HUB TV Impact Hub Donostiaren online ekitaldien plataforma da. Komunitateko pertsonak konektatzen eta inspiratzen dituzten ekitaldi eta topaketak jasotzeko helburuarekin jaio da.

Saioen gaiak oso anitzak dira, gure gizartearen erronka berriei buruz hausnartzeko topaketetatik, norberarekin konektatzen laguntzeko yoga klaseak arte.

Antolatutako saioak goizez (9:00-10:00) edo arratsaldez (18:00-19:00) izango dira, antolatzailearen lehentasunaren arabera.

HUB TV komunitatearen leku bizia da, beraz, oso pozik jasoko ditugu zure proposamenak. Komunitatearekin partekatu nahi duzun ekintzaren bat baduzu, hau da gurekin partekatzeko unea!

Bidaliguzu zure proposamena galdesorta honen bidez.
Back to all Events

Event Organizers

Saretuz

Date & Time

apirila 8 | 18:00 to 19:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 01 apirila 2020