Ekitaldiak

Elikadura kontzientea: Dieta eta sinesgaietatik haratago

Hitzaldia: Elikadura kontzientea

Dieta eta sinesgaietatik haratago

Paradoxa historiko bat bizi dugu gaur egun elikadurari dagokionez. Pentsa ditzakegun elikagai guztiak gure eskura ditugun arren, ondo elikatzeko zailtasun asko aurkitzen ditugu. Gaixotasun inmonologikoak, alergiak, gaixotasun kronikoak, minbizia, diabetesa, etab., gero eta nabarmenagoak dira gure organismoetan.

Gero eta pertsona gehiagok ulertzen dute elikadurak daukan garrantzia eta askok ondorioztatu dute beharrezkoa dela gure elikadurari dagokionez paradigma aldaketa bat egitea. Honen ondorio dira berriki sortu diren dieta ezberdin guztiak, batez ere, naturan, antzinako zibilizazio eta gaur egungo zientzian oinarritzen direnak, besteak beste.

Osasunaz gain, beganismoa, begetarianismoa eta kontsumo lokala bezalako mugimendu etikoen indartzea ikus dezakegu baita ere, arrazoi etikoengatik gure elikadura aldatzera gonbidatzen digutenak. Eta beti bezala, errealitateak ikuspegi asko dauzka eta hauetako proposamen bakoitzean egiaren bat aurkitu dezakegu.

Honek guztiak, gure buruari zenbait galdera egitera eramaten gaitu. Eta askotan, galdera hauek ez dira erantzuteko errazak izaten. Hitzaldi honetan, galdera hauei eta beste batzuei buruz hausnartzera gonbidatzen zaitugu.

 

Eramaten dudan elikadurak nire gorputzak dituen beharrak erantzuten al ditu?

Nola jakin dezaket daukadan elikadura niretzat egokiena den edo ez?

Zer izan behar dut kontutan elikadura mota bat aukeratzean?

 

Zer landuko dugu tailer honetan?

Hitzaldi honen helburua mugimendu hau ikuspegi berri batetatik ikustea da, gizakiaren behar fisiologikoak, sozialak eta emozionalak ulertzeko eta horien inguruan gure buruari beharrezko galderak egiteko. Hitzaldi honen helburua, beraz, partaideei elikadurari buruzko ikuspegi orokor bat eskaintzea da, elikadurarekin harremana hobetzeko, indartzeko eta ahalduntzeko, eta honekin, pertsona bakoitzarentzat momentu bakoitzean egokiena den elikadura ulertzeko.

Informazio praktikoa

  • Noiz: Urtarrilaren 22an asteazkenean 18:30etatik 20:00etara
  • Non: Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.
  • Sarrera librea
  • Izen-ematea diegofernandezgayo@gmail.com helbidearen bidez.

Hizlariari buruz

Diego Fernandez-Gayo – Terapeuta Kraneosakrala, Aromaterapeuta, eta osasun Coach-a.

Urteak daramat terapia naturaletan eta medikuntza integralean interesatzen. Gaur egun, nire denbora pertsonak laguntzen ematen dut, bakoitzak bere ongizate ahalmenarekin konektatzeko. Gure osasuna gure erantzukizuna da eta hobetzeko ahalmena daukagu. 

 

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 22 | 18:30 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 15 urtarrila 2020