Ekitaldiak

Elkarrekin Gehiago Gara

Elkarrekin Gehiago Gara (EGG)

ELKARREKIN GEHIAGO GARA programak helduak “esnatzea” eta ahalduntzea du helburu, gazteen ahalmenean eta autoestimuan ardatz nagusia direla ulertzen baitugu. Elkarrekiko ikasketan sinesten dugu, nerabe bakoitzak bere barnean maisu ahaldun bat gordetzen duelako, bideratu, ahaldundu eta garatu egin behar dena.

Udarako hilabeteetan, 15 eta 18 urte bitarteko gazte talde batek ELKARREKIN GEHIAGO GARA programan parte hartu zuten. Bizi izandako esperientzia hain positiboa izan denez, guraso eta irakasleak gonbidatu nahi ditugu programaren itxiera ekitaldira, azaroaren 29an 17:00etatik 18:30etara izango dena, Kutxa espazioan, Tabakalerako laugarren solairuan.

Ostiraleko 29ko saiora izena eman HEMEN.

 

Noiz eta non

ELKARREKIN GEHIAGO GARA programaren itxiera ekitaldia bi zatitan banatu dugu.

  • Azaroaren 29an EGG Summercamp udarako kanpamentuaren itxiera ekitaldia egingo da, prozesuan parte hartu duten gazte eta adituen esperientziak ezagutzeko, 17:00etatik 18:30etara Kutxa espazioan, Tabakalerako laugarren solairuan. IZENA EMAN HEMEN.
  • Azaroaren 30ean larunbatean Eva Sandoval-ekin tailer bat antolatuko da, gazteak udarako kanpamentuan zehar lagundu zituen aditua. Tailerra 10:00etatik 14:00etara izango da, Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan. IZENA EMAN HEMEN.

 

EGG programari buruz

ELKARREKIN GEHIAGO GARA Herrizomak, Donostiako Gipuzkoako Ekintzaileen Elkarteak sortutako proiektua da eta Impact Hub Donostian garatuko da. Proiektuaren helburua nagusia Gipuzkoako gazteen potentziala antzematea da, sortze eta ekintzailetza gaitasun hori modu optimoan bideratzeko. Balore hori gazteengan, bere familiengan, hezkuntza ingurugiroan eta azkenik, gizartean proiektatzeko.

Proiektu honen jatorria LA AKADEMIA programarekin izandako esperientziarekin lotuta dago. LA AKADEMIA hezkuntza emozionalean oinarritzen den dohaineko proiektua da, Borja Vilaseca-k sortu zuen18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat. Kurtso akademikoaren barruan astean hiru orduko tailerrak dira (eskola-orduetatik kanpo) eta aditu boluntarioek irakasten dituzte.

LA AKADEMIA DONOSTIA gure hirian sortu zen 2016an, kultura hiriburu izan zenean, Jone Lorenzoren lidergoan. Egun, hirugarren edizioa garatzen ari da eta orain arte Gipuzkoako 50 gazte baino gehiagok eraldaketa pertsonala eta ahalduntze prozesua bizitzeko aukera izan dute.

Gazteekin egindako lanketa emozionalak eta honek izandako bilakaerak, kurtsoan zehar bizi izandako gertaera pertsonal eta sozialekin batera, Gipuzkoako gazteen beharren inguruan gehiago sakontzera bultzatu zuten Jone Lorenzo. Herrizomak elkartearen kide den Joxean Hernandez-ekin batera, programa hau zuzentzen dute Impact Hub Donostian Kutxa fundazioaren babesarekin.

 

Informazio gehiago

ELKARREKIN GEHIAGO GARA programari buruz informazio gehiago hemen aurki dezakezu.

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2019/11/29 | 17:00 to 18:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 22 azaroa 2019