Ekitaldiak

Gabonak ondorengon detox-a

Gabonak ondorengo detox-a

Garbiketa eraginkor eta arriskurik gabekoa

Gabon bizi baten ondoren, non egunerokotasunetik irteten garen eta nahiko denbora jaten (eta edaten) ematen dugun, gelditzea eta hausnartzea gomendagarria da. Egun asko ematen ditugu osasun mailan “etxea leihotik botatzen dugula” eta zaila izaten da egunerokotasunera itzultzea.

Hitzaldi honetan, Iraide Lopez de Gereñu-ren eskutik, urtea energiarekin eta ohitura osasuntsuekin hasteko gomendio eta tresnak ezagutuko ditugu.

Lehenik eta behin…

Badaude gure buruari egin behar dizkiogun zenbait galdera nagusi:

  • Benetan ondo sentitzen gara edo ohitura kaltegarriak bereganatu ditugu?
  • Gorputzak lehen ez nituen sintomekin zerbait jakinarazten saiatzen ari da?
  • Nire lagunekin dudan ohitura sozialarekin bat egitea zaila egiten zait?

Nori dago zuzenduta?

Norberaren buruarentzat elikadurak izan dezakeen garrantziari buruz hausnartzen duen edonori zuzenduta dago. Etortzera gonbidatzen zaitut hurrengoren bat bete nahi baduzu:

  • Urtea modu osasuntsuan eta orekan hasi.
  • Elikadurarekin hobetu daitezkeen sintoma txikiak hauteman.
  • Modu errazean gure egunerokoan gehitu ditzakegun tresnak izan.

Zer egingo dugu?

Zenbait gai garrantzitsu landuko ditugu hurrengo gakoetan oinarrituz: sintomak ezagutu eta, ondoren, neurriak hartu. Horregatik, hurrengo hau egingo dugu:

  1. Zergatik da gomendagarria garbiketa prozesu bat egitea.
  2. Metabolismo ito baten arriskuak.
  3. Medikuntza elikagai eraginkorrak.
  4. Desorekaren ohiko sintomak, diabetesa, digestio arazoak, obesitatea, giltzurrunetako arazoak, besteak beste; eta zer elikagai, fisioterapia izan daitezkeen lagungarri horietako bakoitzerako.
  5. Nola hasi? Oinarriak.
  6. Gibel-garbiketa. Nola egiten da eta noraino da gomendagarria.
  7. Dieta baten adibidea.

Hizlariari buruz

Iraide Lopez de Gereñu sukaldari osasuntsua da, Dietetikan eta Ekialdeko Elikaduran ikasia eta Dietetikan Goi-teknikoa.

Informazio praktikoa

  • Sarrera librea
  • Noiz: Urtarrilak 31n 18:00etan.
Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 31 | 18:00 to 19:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 09 urtarrila 2020