Gatazka eta bere elementuak
Bideratzea eta Eldergoa kurtsoa
Gatazkak izatea talde eta erakunde guztietan ohikoa da. Detonatzailea baliabideengatikako konpetentzia, hartutako erabaki batekin desadostasuna edo ondo eramaten ez diren pertsonen arteko gaizkiulertu bat izan daiteke. Egoera hauek konpontzeko ezer egiten ez bada, normalena izango da gatazka handitzea eta ondorio negatiboak izatea personengan eta taldearen edo erakundearen funtzionamendu egokian. Aurkako aldean, denbora kudeatzen, gatazka ondo egiten ari ez diren gauzak aldatzeko aukera izan daiteke, guztientzak egokiagoak diren ideiak eta gauzak egiteko modu berriak sortzeko. Tailer honetan, zure harremanetan eta lanean gatazkei aurre egiteko eta hauek kudeatzeko gaitasunak ikasiko dituzu.
El Camino del Elder-en Bideratzea eta Eldergoa kurtsoaren laugarren moduloa da hau.
Izena eman dezakezu hemen.
Programa
- Gatazkaren begirada orokorra.
- Gatazka alde ezberdinetatik (definizioa, jarrerak, eskalatzea)
- Kulturaren eragina (komunikazioa, rolak, boterea/estatusa)
- Egiturazko gatazka erakundeetan (baliabideak, betekizunak, prozesuak)
- Gatazkaren kudeaketa.
Nori dago zuzenduta
Gatazka egoerak modu eraginkorragoan bideratzeko eta kudeatzeko bere gaitasuna hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Bereziki baliagarria izan daiteke talde baten barruan lidergo-, zuzendaritza- eta koordinatze-eginkizunak dituzten pertsonentzat.
Metodologia
Tailer interaktibo eta dinamiko bat da, gure harreman, talde eta erakundeetan gatazkak dituen itxura ezberdinak praktikan jartzeko ekintza askorekin. Partaideek beraiek ekarritako kasu praktikoekin lan egiteko aukera izango dugu.
Bereganatutako gaitasunak
- Pertsonen arteko ezberdintasunak ikasteko aukera bat bezala ulertu.
- Elkarrizketa kritikoak eta gatazkatsuak gure harremanak hobetzeko erabili.
- Gatazka begirada integral batetik ulertu.
- Gatazka egoerak jarrera proaktibo eta kreatibo batekin kudeatu.
- Gatazkak kudeatzeko gaitasuna handitu.