Ekitaldiak

Gizon Taldea tailerra

Gizon Taldea tailerra

Gizontasuna lantzen hasi garen honetan, hainbat galdera sortu zaizkigu, asko erantzun argirik emateko gai ez garenak gainera. Agian zuk sentsazio berdina izan dezakezu. Hasteko, gogoeta bat: zeinen gutxi hausnartu dugun gizon izateak esan nahi duenaz. Badirudi jasotakoari lehial izatea gizon izateko baldintzetako bat dela.

Zenbat dago gure baitan berezkotik, naturaletik, eta, beraz, determinatua nolabait? Zenbat dago kulturaletik?

Zer da herentzian jaso duguna zentzu honetan?

Jaso dugunak zenbatean errespetatzen du gure berezko izaera? Zenbatean bortxatzen?

Gure ingurukoek, maite gaituztenek, zein neurritan espero dute gizon gizonak izan gaitezen? Edo beste nolabaitekoak?

Aurreko ereduek balio ez badigute, ba al dugu eredu berririk? Eta nola eraiki eredu berria?

Izena eman hemen.

Gure artean hitz egiteko tokia

Ez al da beharrezkoa guzti honetaz gizonon artean jardutea?

Topaketa hauek, gizon moduan norbere esperientzia eta gogoeta pertsonalak elkarbanatuko diren esparrua dira. Nola da niretzat gaur egungo gizartean gizon izatea? Adiskide, aita, seme, aitona, maitale, profesional, lagun, herritar izatea…

Galdera hauei entzun-gogor egin diezaiekegu, urte asko daramatzagu entzun-gogor egiten.

Baina zure buruari galdera hauek egitea erabakitzen baduzu, eta bide berean goazen beste gizonekin elkarbanatu nahi baduzu, gizon topaketa hauek zure interesekoak  izan daitezkeela iruditzen zaigu. Gizon bezala, gugandik hasita eta elkarrekin, batera, posible dugu gizon izateaz ulermen sakonago batera iristea eta bizipen osasuntsuagoa lortzea.

Informazio praktikoa

Hurrengo datak:

  • Azaroak 21
  • Azaroak 28
  • Abenduak 12
19:00etatik 21:00etara Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.
Dohako tailerra.

Toki mugatuak, izena eman

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2019/12/12 | 19:00 to 21:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 14 azaroa 2019