Gizonok kontziente
Paradigma aldaketa baterantz?
Generoaren gaia lantzeak gizarte patriarkalek banakoengan eta gizartean talde bezala duten paperari buruz hausnartzea eta hau ikertzea eskatzen du.
Historian zehar, paradigma patriarkal heterosexuala gizonaren edo gizontasunarekin lotutako baloreen nagusitasunean oinarrituta egon izan da.
Sistema patriarkala egitura sistema indibidualista eta inperialista da esentzian, non lehiaketa, agresibitate eta indar gordina oinarrian dauden. Elementu hauek gizarteak eskatzen duen paradigma aldaketarekin oposizioan sartzen dira.
Banakako ekintzetan oinarritzen den sistema honen zenbait ezberdintasun eta gatazka sortzen ditu. Gatazka hauek askotan begi bistakoak dira, batez ere kanpora begira eta harremanen mailan: gizon-emakume harremanak, hierarkia, sexu-identitatearekin zerikusia duten gatazkak, etab.
Hala ere, honek barneko gatazkak ere sorrarazten ditu, bai emakume bai gizonengan. Gatazka hauek gure ongizate fisiko eta mentalean eragiten dute zuzenean, eta baita gure egia adierazteko gaitasunean eta gu geu izatean ere, homogeneotasun kulturala gero eta gehiago ezartzen duen gizarte batean.
Gure banakoak jasaten duen errepresioak gero eta sakonagoak diren ondorio batzuk suposatzen ditu eta mendekotasun eta jarrera bortiz askoren jatorrian dago. Sistema patriarkal heterosexualak zenbait jarrera eta adierazpenetan dituen eragina ikertzen saiatuko gara, bereziki gizonarengan daukan eragina nabarmenduz.
Ez al duzu uste gai hau taldean hitz egitea eta eztabaidatzea beharrezkoa dela? Gai honek sorrarazten dizkizun galderak eta sentipenei buruz hausnartzera eta hauek zure egoera berean dauden beste pertsonekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.
Zertan datza hitzaldi hau?
Hitzaldi honetan hausnarketarako elementuak landuko ditugu paradigma aldaketa hau bultzatzeko, banakoen eta taldeen ongizatearen onurarako.
Hitzaldian zehar Gizon Taldea proiektua aurkeztuko dugu, Impact Hub Donostiatik bultzatu nahi duguna aldaketa beharretara erantzuna emateko.
Hitzaldiaren ondoren, eztabaidarako espazio bat irekiko dugu gure iritziak eta sentipenak partekatzeko.
Informazio praktikoa
- Noiz: Martxoak 25 asteazkena, 18:30 – 20:00
- Non: Impact Hub Donostia
- Sarrera: Librea
- Antolatzailea: Diego Fernandez Gayo