Guerreiros Sem Armas

Ekitaldiak

Guerreiros Sem Armas

Guerreiros Sem Armas

 

Guerreiros Sem Armas eraldaketa bilatzen ari diren herrialde desberdinetako hirurogei gazte biltzen dituen nazioarteko ikastaro bat da. Benetazko komunitate batekin elkar-eraginean ikasten duzu eta ezagutza partekatua ametsen eraikuntzaren oinarria den. Pertsonak eta harremanak edozein gizarte-testuinguruan eraldatzeko gida Oasis Jolasa da, Brasilgo Elos institutuak garatutako amets kolektiboak gauzatzeko komunitate mobilizazio tresna. Zazpi urrats hauek ditu: behaketa, estimua, harremanen sorrera, ametsak biltzea, plangintza, ekintza, ospakizuna eta bilakaera.  30 herrialde baino gehiagotan 280 esperientzia baino gehiago arrakastaz burutu dira.

Elos Institutuak bost arkitektu gazte bildu ditu eta diziplina anitzeko komunitate bihurtu da, gaur egun hasita ahalik eta mundua onena eraikitzeko estrategiak diseinatzeko. Bere filosofia gazteak, komunitateak, erakundeak, gobernuak eta enpresekin aplikatzen du. Komunitateetan izandako esperientzietan eta GSA eskolan eraiki dute beraien filosofia.

Hizlaria

Maria Alonso del Val-ek GSAren hamargarren edizioan parte hartu zuen 2017. urtean eta programa honetan murgiltzearen esperientziaz lehen pertsonan hitz egingo digu. Herritarren parte-hartze eta komunitateen sorkuntzarako proiektuak bideratzen eta sustatzen ditu, baita bertan parte-hartu ere.

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2018/04/09 | 18:00 to 19:30

Location

Impact Hub: Tabakaleraren 3.solairua

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 28 martxoa 2018