Ekitaldiak

Hitzaldia: Zertarako ditugu emozioak?

ANTOLATZEN DU: Diego Fernandez

Zertarako ditugu emozioak?

Eta hauek nola kudeatu?

Emozioak gure egunerokotasunaren zati dira. Askotan, harritu egiten gaituzte eta gutako askori ulertzea kostatzen zaigu. Batzuetan, gure emozioen morroi ere sentitzera iritsi gaitezke, emozioek gure izaki osoa hartuko balu bezala.

Hala ere, emozioek funtsezko rola daukate gure gizarte-, harreman- eta batez ere banako-orekan.

 

Hitzaldi honetan

Hitzaldi honetan, emozioak zergatik eta zertarako sentitzen ditugun ikusiko dugu. Neurozientziak zein Txinatar Medikuntza Tradizionalak eskaintzen dizkigun azkeneko aurkikuntzak hartuko ditugu inspiratzeko.

Bost emozio nagusiak ikertuko ditugu: Beldurra, tristura, poza, kezka eta haserrea. Bakoitzaren rola azalduko dugu eta zergatik naturak eta giza-garapenak mekanismo fisiologiko hauek zaindu, handitu eta hobetu dituen. Gainera, emozio baten natura bera zer den ikasiko dugu eta bere ezaugarriak eta gizakion gorputzean dituen efektuak ikusiko ditugu, bai fisiologia mailan bai energia mailan.

Emozioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hauek nola kudeatu eta zure bizitzara ekartzen duten mezua deskodetu, dohainikako hitzaldi honetara izena ematera gonbidatzen zaitugu! 

 

Hizlariak

Diego Fernandez-Gayo. Zientzia Politikoetan, Aromaterapian, Terapia Kraneosakralean, Esparigia, Masaia eta Naturopatia Higienistan ikasia da.

Jendearen zale eta gizakion gorputzaren funtzionamenduaren zale, Diego Fernandez 5 urte baino gehiagoko esperientzia dauka aromaterapeuta eta terapeuta kraneosakral bezala. Aromaterapia, estresaren kudeaketa, askatasun emozionala, elikadura kontzientea eta autokudeaketaren inguruko tailerrak antolatzen ditu.

 

Olatz Gamboa.Txinatar Medikuntza Tradizionala goi-mailako teknikaria eta kiromasajista.

Kontsultan egiten du lan tratamendu ezberdinekin: akupuntura, moxibustion eta xurgagailuak, dietetika eta nutrizioa, terapia emozionala eta Iching (Jing Fang) teknikaren bidezko jaiotza dataren irakurmena.

Back to all Events

Event Organizers

Diego Fernandez Gayo

Date & Time

martxoa 12 | 19:00 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 05 martxoa 2020