Ekitaldiak

Hitzaldia: Zorionaren sekretua elikaduraren bidez

ANTOLATZEN DU: Diego Fernandez

Hitzaldia: Zorionaren sekretua elikaduraren bidez

Txinatar Medikuntza Tradizionalaren eta bere 5 elementuetako teoriaren arabera, urteko sasoi bakoitza zapore, kolore, emozio, klima, gorputzaren organoekin, etab. lotu dezakegu.

Informazio guzti honekin, gure gorputzaren eta buruaren oreka hobetzen duten elikagaiak aukeratzeko diagnostiko sinpleak egin ditzakegu. Garrantzitsua da urteko zein klima eta unean gauden jakitea gure buruarekin eta ingurunearekin koherentzian egoteko.

 

Adibide bat: negua

Har dezagun adibide bezala negua, orain gauden urteko sasoia. Negua ur elementuarekin lotzen dugu. Momentu honetan, gitzurruna eta maskuriko energia jaisten denez, organo hauek sendotzea garrantzitsua da.

Horretaarako, neguko elikagaiak aukeratuko ditugu egosi luzeekin (zopak, gisatuak, etab.) hotzari aurre egiteko (lotutako klima). Zapore gazia urarekin lotzen den zaporea da eta kolore iluneko elikagaiak edota beltzak, zerealak eta lur-azpian jaiotzen den guztia. Modu honetan, ur elementua sendotzen duten elikagaiak arraina, barazkiak, itsasoko algak eta mota guztietako zopak dira.

Nire ur elementua ahulduta badago, orokorrean hotza handia duen pertsona izango naiz, barnerakoia eta beldurtia. Eta ur elementua sendotuta badaukat, bizitzak aurrean jartzen didanari aurre egiteko indarra erakutsiko dut.

Negua udaberrian loretu nahi ditugun proiektu eta pentsaerak elikatzeko sasoia da.

 

Hizlariari buruz

Olatz Gamboa naiz, Txinatar Medikuntza Tradizionala goi-mailako teknikaria eta kiromasajista. Kontsultan egiten dut lan tratamendu ezberdinekin: akupuntura, moxibustion eta xurgagailuak, dietetika eta nutrizioa, terapia emozionala eta Iching teknikaren bidezko jaiotza dataren irakurmena.

Back to all Events

Event Organizers

Diego Fernandez Gayo

Date & Time

martxoa 5 | 19:00 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 05 martxoa 2020