Ekitaldiak

Impact Azoka – Gabonetako edizioa

Impact Azoka

Gabonetako Edizioa

 

Zure gabonetako erosketek inpaktu positiboa izan dezatela nahi duzu?

Opari jasangarri, KM0 direnak eta zure komunitateko pertsonek egindako oparien bila zabiltza?

Donostiako produktu jasangarrien mugimendua ezagutu nahi duzu?

 

Galdera hauetako bati zure erantzuna baietz bada, abenduaren 19an 16:00etatik 20:00etara hitzordu bat daukazu Tabakalerako beheko solairuan, gure Impact Azoka gabonetako ediziorako. Bertan tokiko ekintzaileen produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzu, kontsumo arduratsuko produktuekin batera.

Zer da Impact Azoka? 

Impact Hub Donostiaren ekimen bat da, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak gerturatzea eta erraztea bilatzen duena, ingurune ardurarekin, barneratze sozialarekin, genero berdintasunarekin eta giza garapenarekin zerikusia dutenak, besteak beste.

Impact Azokak tokiko pertsona ekintzaileen proposamenak gerturatzen ditu, emakume ekintzaileen produktu eta zerbitzuen salmenta bultzatzen du eta kontsumo arduratsua sustatzen du.

Edizio hau La Colmena taldearekin aliantzan egingo dugu, Tabakalerako beheko solairuko dendekin batera: arteuparte, tobaccodays, lantoki.

 

Zer aurkitu dezakezu #ImpactAzoka-n?

Proposamenen artean produktuak zein zerbitzuak aurkituko ditugu, Truke-txartelen bidez oparituko direnak, esperientziak eta ongi ez-materialak oparitzeko aurkera bultzatzeko: oparitzearen ikuspegi iraultzaile bat.

Parte hartuko duten markei buruz beren sare sozialen bidez gehiago jakitera gonbidatzen zaitugu eta baita azoka #impactazoka hashtag-aren bidez jarraitzera ere.  

 

Noiz eta non

Abenduaren 19an ostegunean, 16:00etatik 20:00etara Tabakalerako beheko solairuan.

 

Zure bisita gogo handiekin itxoiten dugu, pertsonekin, ingurunearekin eta guztion ongizatearekin konektatutako gabonak igarotzeko!

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2019/12/19 | 16:00 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 05 abendua 2019