Ekitaldiak

“Liderazgo Ágil” liburuaren aurkezpena

Liderazgo Ágil liburuaren aurkezpena

 

Irati Lekue, Liderazgo Ágil liburuaren idazlea bere liburua aurkeztuko du, non munduko leku ezberdinetan esperientzia hartu ondoren, tip eta tresnak jaso dituen talde arinak, eraginkorrak eta automotibatuak sortzeko etengabe berritzen den mundu honetan.

Eventbrite plataformaren bidez izena eman dezakezu.

 

Zein da gakoa giza-talde bikain bat sortzeko?

Zer bereizten ditu enpresa arrakastatsuak eta ez-arrakastatsuak?

Ba al dakizu nola lortu zure taldea eranginkorragoa izatea?

 

Beharbada, denbora daramazu zure enpresan aldaketak egin nahiarekin… baina ez dute emaitzarik. Eta txarrena da ez dakizula zergatik. 

Talde batean eraldaketa erreal bat egiteak ikuspegi berriak behar ditu. Atzo emaitza onak ematen zituen enpresen kultura horrek, gaur atzean gelditu da eta jada ez da eraginkorra.

Lidergo eredu berri bat behar da. Enpresen ikuspegi gizatiar bat. Eta antolaketa soluziobide arinak, etengabe eboluzionatzen den mundu baten beharrak erantzuten dituena.

 

Tresna praktikoak taldearen lanarentzat

Liderazgo Ágil liburuak zure taldearen lan egiteko modua birpentsatzeko tresnak proposatzen ditu. Idazleak zenbait ekintza-pauso emango dizkizu:

  • Zure enpresaren helburua inspiratzailea izan dadin diseinatu.
  • Erronkak definitu eta taldea automotibatzera lagundu.
  • Ozeano Urdinaren estrategia taldeen kudeaketara aplikatu.
  • Proaktibitatea sustatzen duen klima sortu.
  • Hobeto komunikatu “Google efektua” erabiliz.
  • Zure taldearen eraginkortasuna oztopatzen duen “bilera beharrarekin” bukatu. 
  • Eta orokorrean, enpresa-kultura berri batentzako ekintza-pauso berriak bereganatu.

Norentzat?

Hurrengo gaitasunak bereganatu nahi dituen edonorentzat:

  • Lidergo trebetasunak hobetu.
  • Erakundeen eta lanaren gaur egungo ikuspegia zabaldu.
  • Harremanetan edo lan-eremuan eraginkortasuna irabazi.

 

Informazio praktikoa

  • Urtarrilaren 3an ostiralean 18:30etatik 20:00etara arte.
  • Dohainik, eventbrite plataformaren bidez partehartzea konfirmatzen.
  • Idazleari buruzko informazio gehiago hemen.

 

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 3 | 18:30 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 11 abendua 2019