Mozorro Trueke Market Place 3. edizioa
Merkatu ez-ohiko eta kolaboratiboa
Aurten ere inauteriak hemen eta ni jantzirik gabe… Kaskoa izanik ezpatarik ez, saskiarekin baina txanorik gabe, laranja koloredun afro tankerako ileordea eta badaezpadako sudurluze eta bibotedun betaurreko pare paregabea… hau piura! Zer egin dezaket?
Ideiak faltan edo urtero mozorro berdina erabiltzearekin nazkatuta? Edo okerrago, Picassoren margoetatik alde egindakoaren tankera izatearen beldurragatik etxean gelditzea burutik pasatu ere?
Horretan bazabiltza, zatoz gure Mozorro Trueke Market Place-ra. Ohikoa ez den merkatu kolaboratibo honetan zure mozorro zaharra beste baten truke aldatu ahal izango duzu, osagarriekin batera, edota behar duzuna zuk zeuk egin.
Emaus Fundazioaren lankidetzarekin.
Programa
Konponketa eta sormen tailerra
- Noiz: Otsailak 20 eta 21 18:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Impact Hub Donostia.
- Prezioa: 15€
- Aurretikako izen-ematea donostia@impacthub.net helbidearen bidez.
Mozorro Trueke Market Place
- Noiz: Otsailak 20 y 21 10:00etatik 19:00etara.
- Lekua: Impact Hub Donostia.
- Prezioa: Dohainik.
Mozorrorik originalari saria
Aurten, gainera, sari berezi bat emango zaio mozorrorik originalenari: Donostiako Erlauntzako saski bat 20€-tan baloratua.
Back to all Events