Ekitaldiak

Olio esentzialetara sarrera

Olio esentzialetara sarrera

 

Aromaterapia uste duzun baino errazagoa da, aurkitu ezazu iniziazio tailer honetan. Ikasi olio esentzialak erabiltzen negu honetan zure osasuna zaintzeko.  

Olio esentzialak aurkeztu nahi dizkizugu, dituzten propietate eta onurak kontatu eta egunerokoan nola lagun diezazuketen azaldu. 

Olio esentzialek gure osasunean dituzten onurak ugariak dira. Estresa eta antsietatea murrizten dute eta airea garbitzen dute. Horregatik, aliatu handi bat dira gure egunerokotasunean. Eta hauek olio esentzialek gure osasunean dituzten onuretako batzuk bakarrik dira.

Impact Hub Donostian ongizatea hobetzeko eta gure buru eta gorputzaren arteko oreka mantentzeko baliabideak eta ezagutzak egunero praktikara eramaten saiatzen gara. Horregatik, tailer praktiko honetara gonbidatzen zaitugu, non olio esentzialen eta aromaterapiaren propietate, erabilera eta onurei buruz ikasiko duzun eta, batez ere, ezagutza hauek zure eguneroko bizitzan nola aplikatu.

Zer ikasiko duzu?

Olioak modu seguruan erabiltzen hasteko ezagutza jasoko duzu. Horretarako, Diego Fernandez, aromaterapeuta, izango dugu gurekin, olio esentzialak zer diren, zertarako balio duten, nola erabiltzen diren eta dituzten propietate terapeutikoak baliatzeko nola erabili ditzakegun azalduko digunak.

Gainera, 5 olio esentzialek osatutako kit bat ikertuko dugu, neguko honetako ezinbestekoa! Olio pertsonalizatu bat prestatuko dugu eta baita usaintzeko stick bat ere.

Nori dago tailerra zuzenduta?

Tailer hau eremu honetan interesa daukaten pertsona guztiei zuzenduta dago eta olio esentzialak bere eguneroko bizitzan aplikatu nahi dituzten pertsonei.

Informazio praktikoa

  • Noiz: urtarrilak 21 asteartea 18:00retatik 20:00etara. 
  • Non: Impact Hub Donostian, Tabakalera hirugarren solairuan. 
  • Sarrera: 30€.
  • Whatsapp edo mail bidezko izen-ematea beharrezkoa da. Emilie Bonnard edo Diego Fernandez-ekin harremanetan jarri 615 90 12 11 telefono zenbakiaren bidez edo aroma.asana@gmail.com helbidearen bidez. 

Diego Fernandez-i buruz

Jendearen eta gizakion gorputzaren funtzionamenduaren zale, Diego Fernández 5 urteko esperientzia dauka aromaterapeuta eta kraneosakral terapeuta bezala. Tailerrak antolatzen ditu penintsula osoan eta Belgikan. 

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 21 | 18:00 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Members: 30

Cost for Non Members: 30

Updated on 09 urtarrila 2020