Ekitaldiak

Ongietorri kafea

Ongietorri kafea

Ezagutu eta konektatu Hubber berriekin

 

Zer da ongietorri kafea?

ONGIETORRI KAFEA bi hilabetero, azken ostegunean gertatzen den topaketa da. Impact Hub Donostiako komunitatera iristen diren pertsona berriei ongietorria emateko helburuarekin jaio da.

Kafe bat hartzea atsedenaldi txiki bat hartzeko unea da eta baita inguruan ditugun pertsonekin hitz egiteko aukera bat ere. Horregatik, ongietorri kafea aitzakia ezinhobea da mahaia partekatzen duzun pertsonekin hitz egiteko eta zergatik ez, sinergia eta konexio berriak sortzeko.

Badakigu egunerokoan batzuetan zaila dela inguruan ditugun pertsonekin hitz egiteko momentu bat ateratzea, nahiz eta bata bestearen elkarren ondoan egon. Horregatik, momentu hau hurbildu nahi dizugu, elkarrizketa batetatik jaiotzen diren sinergia eta konexioen balioa ere ezagutzen dugulako.

Zertan datza?

Kafe bat elkarrekin hartzean datza, bata bestearen proiektuak, ardurak eta testuingurua ezagutzen ditugun bitartean.

Goizeko 10:00etan elkartzen gara Impact Hub-eko sukaldean. Eta kafe kikara bat eskuetan, aurkeztu, elkar ezagutzen dugu eta espaziotik ibilbide txiki bat egiten dugu. Momentu hau Impact Hub Donostiari buruz gehiago jakiteko aprobetxatzen dugu (historia, proiektuak, programak eta uneko ekitaldiak), Hub-ak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko eta komunitateko ekitaldi eta ekimen nagusienak ezagutzeko ere bai (Sexy Salad, Present For Future meditazio eserialdia, Cine Impact).

Noiz ikusten dugu elkar?

Hilabeteko azken ostegunean ikusten dugu elkar, bi hilabetetan behin. Goizeko 10:00etan Hub-eko sukaldean.

  • Hurrengo ongietorri kafea urtarrilak 30ean ostegunean izango da.  

Bai iritsi berri bazara, bai zenbait hilabete komunitatean badaramazu, kafe bat komunitatean hartzera gonbidatzen zaitugu.

Une polita izango da elkar gehiago ezagutzeko eta konexio eta sinergia berriak sortzeko.

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 30 | 10:00 to 11:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 08 urtarrila 2020