Ekitaldiak

PA! Ekinplastik itxiera ekitaldia

PA! Ekinplastik itxiera ekitaldia

 

Proiektuen Azoka (PA) Ekinplastik jardunaldietan gehiegizko plastikoaren aurkako hiru proiektu dira: Partekatu Bag, Sare Giltzatakoa eta Kikara. Ekaineko jardunaldien ondoren, herritar-taldeak proiektu hauetan lanean egon dira eta orain bere ibilbidea eta emaitza aurkezteko ordua da.

 

Noiz eta non?

Azaroaren 13an asteazkenean 18:00etatik 19:30etara Kutxa Fundazioa plazan, Tabakalerako laugarren solairuan.

 

Ezagutu proiektuak

  • Partekatu Bag, puntu fisiko bat non erabiltzaileek oihalezko poltsak hartu eta utzi ditzaketen uneko beharraren arabera. Modu honetan, oihalezko poltsen zirkulazio sistema bat sortzen da plastikozko poltsen erabilera murrizteko.
  • Sare Giltzatakoa arrantzarako sareekin egindako poltsa bat dakarren giltzatako bat da. Modu honetan, erabiltzaileek poltsa bat eraman dezakete beti plastikozko poltsen kontsumoa murrizteko.
  • Kikara, ontzi berrerabilgarrien sistema bat da unibertsitatea barruan erabiltzeko. Helburua erabilera bakarreko ontzien kontsumoa murriztea da, unibertsitateetan eskatzen diren gehienezko kafeak eramateko direla nabaritzen delako.

Proiektu guztiak hemen ikusi ditzakezu.

 

PA! Ekinplastik jardunaldiei buruz

Proiektuen Azoka asmatzea, sortzea eta eraldatzea da: truke eta hazkunde kolektiborako plaza bat. Plastikoaren erronkarekin lotuta, eraldaketa sozialerako ditugun ideia eta proiektuak taldean partekatzeko, elkarrengandik ikasteko eta gauzatzeko gune fisiko bat da.

Jardunaldi eta erdiz, irekia, atsegina eta originala den gunea partekatzen da, esperimentazioa, jolasa, janaria, talde lana, ikaskuntza eta tresnak nahasten dituena. Helburua: denon artean lau ardatzen inguruko hainbat ekimen asmatzea:

  • Alternatibak, ingurumenean eragin txikiagoa dutenak eta plastikoaren erabilera ordezkatuko dutenak.
  • Botatako plastikoak beste helburu batzuetarako berrerabiltzea.
  • Plastikoak birziklatzea.
  • Arazoaren inguruan sentsibilizatzea: esparru globaletik tokikora.

 

Eta hau guztia, zergatik?

Green Peace datuen arabera,

  • 8 milioi tona zabor iristen dira urtero itsaso eta ozeanoetara.
  • Segundo bakoitzean 200 kilo baino gehiago iristen dira ozeanoetara.
  • %80-a Lurretik dator eta %70-a itsas-hondoan geratzen da. Begi bistaz ikusten duguna %15-a besterik ez da. Hau da, guk ikusten duguna izozmendiaren punta besterik ez da.
  • Zaborrezko 5 uharte existitzen dira, batez ere mikroplastikoez osatuta daudenak: bi Ozeano Pazifikoan, bi Ozeano Atlantikoan eta bat Ozeano Indikoan. .

Gipuzkoan,

  • Gipuzkoari dagokionez, golkoko uretan dabiltzan eragileak kezkatzen hasiak dira bertan aurkitu den plastiko kopurua dela eta. 2016ko irailetik, bi arrantza ontzik eta hiru garbiketa ontzik Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko kostaldeak miatzen dituzte, itsasoko zaborren bila. Oraingoz, 40 tona atera dituzte, baina, pisuaz harago, datu bat da adituak kezkatu dituena: “Mikroplastikoen metaketa oso handiak aurkitu dituzte kostaldeetan” (Oihane Cabezas, Azti-ko ikerlaria).
  • Birziklatzeari dagokionez, edukiontzi horiko gaikako bilketa % 53 ingurukoa den arren, lurraldeko birziklatze tasa % 48,87an geratzen da, hau da, zaborretara botatzen den plastikoaren erdia ez da birziklatzen, ezin delako (birziklatzea aintzat hartu ez duen diseinu txar batengatik) edo ez delako edukiontzi egokira botatzen.

Alde ona da, gure inguruan, erantzun berritzaile asko eskura ditugula da gure planetan plastikoaren arazoari erantzuna emateko. PA! Ekinplastik guztion artean egoera hau eraldatzeko aukera ematen digun espazioa da, bata bestearen ezagutzan, baliabideetan oinarrituz, gure proposamenak aurrera eramateko eta gauzatzeko.

Bidelagunak

Proiektuen Azoka ekimenarekin bat egingo duten pertsona guztiei esker da posible; zuri esker. Baita ere Kutxa Fundazioak eta Ekoguneak arlo ekonomikoan eta kudeaketan ematen duten laguntzari esker, eta Impact Hub Donostiako taldeak eta komunitateak egiten duten lanari esker. Guztiok bat plastikoaren erronkaren inguruan!

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

2019/11/13 | 18:00 to 19:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Non Members: Free

Updated on 18 azaroa 2019