Ekitaldiak

REFOOD aurkezpena

REFOOD

Zure komunitateak gosea murriztu dezake alferrik galdutako elikagaien birbanaketaren bidez

Gaur egun, ekoizten diren elikagaien 1/3 bat xahutzen da gure aldamenekoak gosea pasatzen duen bitartean. Nola geldi dezakegu gogorkeria hau? Refood ekimenak auzoen auto-kudeaketa proposatzen du bertako taberna, jatetxe eta jantokietan sortzen den gaineratikoa komunitatearen antolaketa horizontal baten bidez birbanatzeko. 

Urtarrilaren 17an ostiralean proiektu honen aurkezpena izango dugu 18:00etan Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.

Partehartzea konfirmatzea eskatzen dizugu. Galdesorta honen bidez izena eman dezakezu.

 

Zer da REFOOD?

Proiektu hau Portugalen jaio zen 2011.urtean Hunter Holder filantropo estatabatuarraren eskutik, Lisboetako Nuestra Señora de Fátima auzoan lanean hasi zena. Gaur egun, 51 zentro daude Portugal osoan, 8.000 bolondres baino gehiagok kudeatuta eta urtean milioi bat dieta ematen dituztela estimatzen da. Duela hiru hilabete, Tetuán Madrilgo auzoan hasi da ekimena, non egunero 30 pertsona elikatzen diren lehen zaborretara botatzen zen janariarekin. Proiektua guztiz legezkoa da, eta jada Portugalen lortu den garrantzia horren adierazgarri da. 

Ikuskera aldaketa suposatzen du, gaineratikoarekin lan egiten delako, ez soberakinekin. Ez da zaborretatik hartzen, baizik eta banaketa katean beste maila bat sartzen da, eredua aldatzea ahalbidetzen duena. Beste era batean esanda, take-away sistema bat sortzen da auzo bakoitzean beharrean dauden pertsonak elikatzeko. Hau da proiektuaren beste puntu nagusietako bat, izan ere, bazterketa-sozialaren arriskuan dauden pertsonak elikatzen saiatzen da, janaria inori ukatu gabe.

 

Herritarron partaidetza

Ekimen hau aurrera ateratzeko, boluntariotza bidezko komunitatearen konpromisoa behar da. Helburua ez da sorospen proiektu bat sortzea non gehiago dutenek gutxiago dutenak laguntzen dituzten, baizik eta komunitatea guztia elkarlanean aritzea lotura indartsuagoak sortzeko. 

Modu honetan, auzo justuago bat sortzea lortzen dugu, ez hain indibidualista eta inplikatutagoa. Pertsona askoren artean gure asteko 2-4 ordu ematea lortzen badugu, proiektu hau aurrera atera genezake jada Madrilen egiten ari den moduan. 

Itxoiten zaitugu, gizarte justuago bat lortzea posible delako!

 

Hizlariei buruz

  • Alberto de la Guardia: EHU-ko Esku-hartze Psikosozial master ikaslea. Refood Madrid proiektuaren kudeatzailea.  
  • Rodrigo Ciórraga: International Business master ikaslea Deustuko unibertsitatean. Refood Madrid proiektuaren kudeatzailea. 

 

Informazio praktikoa

  • Noiz eta non? Urtarrilaren 17an ostiralean 18:00retan Impact Hub Donostian.
  • Partaidetza konfirmatzea eskatzen da galdesorta honen bidez.
  • Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.
Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 17 | 18:00 to 19:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 13 urtarrila 2020