Ekitaldiak

Tailer praktikoa: ekintza estrategia aldea lortzeko

Tailer praktikoa: Sortu ezazu zure ekintza estrategia hurrengo 12 hilabeteetarako eta marka ezazu aldea 2020 urte honetan

Taldekako tailer praktiko honetan 5 orduz lagunduko zaitut zure markaren eta negozioaren oinarriak definitu ditzazun. Brunch goxo bat edukiko dugu erdian indarrak berritzeko, tailerreko partaideekin esku artean ditugun erronkak partekatzen ditugun bitartean.

Zure ekintza planaren estrategia bat sortuko dugu hurrengo 12 hilabeteetarako eta behar duzun argitasuna emango dizut zure ideiak antolatzeko eta argi, foku eta ekintzarekin bideratzeko.

Planifikatu zure bezero ideala erakarriko dituzten 12 ekintzak 5 ordutan bakarrik, zure markaren esentzia mantentzen eta indartzen.

Zure marka pertsonalean eta komertzialean oinarritutako tailerra, 2020 honetan bereiztera, posizionatzera eta aldea lortzera bultzatuko dizunak.

Zer gai landuko ditugu tailer honetan?

  • Nondik zatoz – Marka, negozio eta testuinguruaren mapa.
  • Zure hazkuntza pertsonal eta profesionala oztopatzen dituzten mugak eta aitzakiak desegiten.
  • Aldea lortzeko 2020rako helburuak.
  • Zure marka pertsonal edo korporatiboa sortzeko oinarriak.
  • Sortu ezazu 2020rako komunikazio plana eta koka itzazu ekintzak egutegian.
  • Zer pauso eman, zer lehentasun izan eta zer erabaki hartu zure negozioaren fasearen arabera.

Hau da eramango duzun guztia tailer eraldatzaile honetan parte hartzen baduzu

  • Ekintza plana zure enpresa-helburuekin lerrokatuta 2020 honetan aldea lortzeko.
  • Argitasuna eta bakea. Zure ideiak antolatuko dituzu eta argi, foku eta ekintzarekin bideratzeko gai izango zara.
  • Negozioaren zein fasetan zauden aurkituko duzu eta momentu horretan lehentasunak zeintzuk diren jakingo duzu.
  • Zure markaren oinarriak sortzen hasiko zara, era berean, aldea lortzeko, posizionatzeko eta zure marka eta negozioaren komunikazio estrategia lortzeko tresna izango dena.
  • Zure bezero ideala identifikatzen jakingo duzu eta konektatzeko, hunkitzeko eta erakartzeko mezua sortzen ikasiko duzu.
  • Nire ikuspegi gardena, zuzena eta arina kezkatzen zaituen eta aurreratzen oztopatzen dizun guztiaren feedback-a eraman dezazun.
  • Lerrokatuta dauden erabakiak hartzeko nik jarraitzen dudan metodologia partekatuko dut zurekin.

Gainera, motibazio, ideia eta argitasun extra bat eramango duzu. Energia, estrategia eta foku injekzio bat zure markarekin bir-maitemintzeko eta orain bai, 2020 hau aldea lortzen hasteko.

Informazio praktikoa

  • Noiz: Otsailaren 7an ostiralean
  • Non: Impact Hub Donostian, Tabakalerako hirugarren solairuan.
  • Ordua: 10:00etatik 15:00retara
  • Hizlaria: Mireia Escarré
  • Brunch eta networking barneratzen du
  • Sarrera: 97€ orokorra. 87€ Impact Hub-eko kideentzat. 
  • Zure lekua gorde: https://mireiaescarre.com/marca-la-diferencia-2020/
  • 6 leku libre bakarrik.
Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

otsaila 7 | 10:00 to 15:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Entry Fee

Cost for Members: 87

Cost for Non Members: 97

Updated on 28 urtarrila 2020