Global Forum | Donostia Hub
Taking action for profound societal renewal
U Teorian oinarritutako Euskal Herriko gizarte eraldaketa ezagutu, sustatu eta hedatzera gonbidatzen zaitugu.
Jarduera hibridoan, mundu osoko beste praktika komunitateekiko online lotura eta aurrez aurreko harremanak (prebentzio neurri guztiekin) konbinatuz, zure ekarpenak eta iradokizunak aintzat hartuz.
Tailer honetan U Teoria oinarri duten hainbat ekimen eta esperientzia batuko dira. Gizarte kontzienteago eta jasangarriago baten aldeko ikasketak eta bulkadak ikusgarri jarriko dira, nork bere alea ekarriz.
Zer espero dugu?
Programa:
Oraindik definitzen ari gara. Baina uste dugu hainbat osagai elkartuko ditugula:
- Gizarte eraldaketarako ideiak eta adorea ematen dituzten hitzaldi iradokitzaileak
- U Teorian oinarritutako proiektu aurkezpenak
- Elkarrekin lotzeko eta eztabaidatzeko gune irekiak
- Berlinetik eta Bostonetik streaming saioak, Presencing Institute-ren bitartez
- Mindfulness uneak
Hedatu nahi duzun proiektu bat daukazu esku artean? U Teoriari buruz norbait zehatza entzun nahiko zenuke? Jardunaldian ondo txertatuko litzatekeen erakusketa bat daukazu? Zure iradokizunak entzuteko prest gaude. Izen emateko inprimakian jasoko ditugu (aforoa kontrolatzeko ezinbestekoa zaigu).
Argibide praktikoak:
Noiz: 2020ko uztailak 10-11, arratsalde bietan 16:00-20:00
Non: UPV/EHUko campusa (I. M. Barriolan) & Tabakalera (3. solairuan)
Antolatzailea: uhina.lab
Laguntzaileak:
- Presencing Institute
- Impact Hub Donostia
- ETICOP-IT (Ethics in Communities of Practice, UPV/EHU)