Ekitaldiak

U.Lab programaren 5.urteurrena

U.Lab programaren 5. urteurrena

Eraldaketa soziala ikertzen

Eraldaketa soziala kontzeptuak indar gehiago hartzen du egiten pentsatzen baino. Hala ere, uste dugu komunitatean pentsatzea eta aztertzea beharrezkoa dela, guztion artean aurrera eramateko eta gauzatzeko. Eta horregatik ekitaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Nahi dugun gizartearen inguruan eta hura nola sortu dezakegun hausnartuko dugu. U teoriaren eraldaketa sozialerako potentziala aztertuko dugu eta mahai gainera U.Lab 2019 edizioaren galdera ipiniko dugu: Nola igaro gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri baterantz?

Galdesorta honen bidez izena eman dezakezu.

 

Bost urte U teoriarekin eraldatzen

Impact Hub Donostian gizarte jasangarri eta kontziente batetara eraldaketa bultzatzea bilatzen dugu. Horregatik, duela 5 urte Bostongo MIT-eko Presencing Institute-k bidalitako lehenengo deialdira gehitu ginen:  del MIT de Boston: Buscaron agentes entre los maila globalean Impact Hub-en bila zeuden, U teoria lantzeko “Hub-ak” edo “praktikarako laborategiak” sortzeko, u.lab: Leading From the Emerging Future online kurtsoa modu presentzialean jarraitzeko.

Eta 2018tik Gipuzkoako Foru Aldundia-ren babesa daukagu urtero egiten dugun kurtsoa gauzatzeko. Gure blog honetan eta bideo honetan ikus dezakezue.

 

Nola ezarri sistema operatibo berria gure gizartean?

5.urteurren honetan, tokiko zein nazioarteko U teoriaren esperientziak ezagutuko ditugu. Esperientzia hauek U teoriaren tokiko eta maila globaleko funtzionamendua modu zabalean ezagutzeko aukera emango digute eta honek daukan garrantzia ulertzeko aukera emango digute.

Egungo, benetazko eta tokiko eragileen proiektuak ezagutuko ditugu eta ingugiro ezberdinetako ikuspegiak entzungo ditugu: enpresa, hezkuntza eta ekonomia zirkularra, besteak beste.

Gainera, aldaketa eragileekin eztabaidan arituko gara gure gizartean sistema operatibo berria nola ezarri dezakegun galderaren inguruan, Otto Scharmer, U teoriaren sortzaileak esan ohi duen bezala. 

 

Hizlariak eta laguntzaileak

Erica MazerolleSustainable Living Lab -eko zuzendaria Impact Hub Lausanne -n (Suiza) eta Beyond Waste Lab -eko bideratzailea.

Aggie Kalungu Banda – Managing Partner del Presencing Institute-n Managin Partner -a Beyond Business School Consulting-erako, eta Impact Hub Lusaka -ko (Zambia) ko-fundatzailea.

 

Noiz eta non

Topaketa hau urtarrilaren 23an izango da 18:30etan kutxa kultur-eko Ruiz Balerdi aretoan, Tabakalerako laugarren solairuan. 

Galdesorta honen bidez izena eman dezakezu.

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Website
Email

Date & Time

urtarrila 23 | 18:30 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 10 abendua 2019