Zer da #OLeku?
#OLeku Impact Hub Donostiak diseinatutako metodologia bat da, sektore ezberdinetako enpresei estrategiak zirkularrean garatzen laguntzeko. Esparru argi bat eta aktibazio zirkularrerako tresna bisual eraginkorrak eskaintzen ditu.
#OLekurekin honako hauek bilatzen ditugu:
✔ Enpresaren produktu eta/edo zerbitzu berriak (berr)diseinatzea.
✔ Enpresaren barne-prozesuak optimizatzea eta hobetzea.
✔ Negozio-eredu zirkular berriak diseinatzea.
✔ Produktu eta/edo zerbitzu berriak sortzea.
✔ Berrikuntza zirkularreko enpresa-ekosistemarekin konektatzea eta proiektu kolaboratibo berrien sorrera sustatzea.

Zergatik #OLeku Eraikuntza?
#OLeku Eraikuntzak prozesu egituratu bat proposatzen du, metodo-esparru sendoa eta tresna bisual eta praktikoak uztartzen dituena.
BUILD:INNekin eta Euskal Eraikuntza Klusterrarekin elkarlanean, #Oleku metodologia eraikuntza-sektorearen berezitasunetara egokitu dugu, ingurumen-inpaktu handiena duen sektoreetako bat izanik. Eraikuntza-sektorea da honen erantzule:
✔ CO₂ isurien %40aren eragilea mundu mailan.
✔ Baliabide naturalen kontsumo handia.
✔ Hondakin kopuru esanguratsua sortzea.
Datu horiek egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak berriro pentsatzera garamatzate, eta Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa bultzatzera, non baliabideek merkatuan ahalik eta denbora gehien irauten duten, beren balioa maximizatuz eta hondakinen sorrera minimizatuz.


Nori zuzentzen zaio #OLeku Eraikuntza?
#OLeku Eraikuntza honako hauei zuzenduta dago:
✔ Eraikuntza-enpresei eta sustatzaileei.
✔ Eraikuntza-materialak fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresei.
✔ Eraikuntzaren sektorean berrikuntza-proiektuak dituzten ETEei eta startup-ei.
✔ Ingeniaritza-bulegoei eta arkitektura-estudioei.
✔ Eraikuntza-proiektuetan zirkularitatea sustatu nahi duten erakunde publikoei.
✔ Eraikuntza eta obra zibileko sektore-erakundeei eta klusterrei.
