Enpresa konpromisoa aktibatu!

Tokiko eragin positiboa sortzeko egitasmoa

On-hartu! kooperatibaren ekimen gisa sortu da, lurraldearen inpaktu positiboko proiektuak dituzten enpresen erantzunkidetasuna aktibatzeko eta artikulatzeko, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloan.

Gipuzkoak gizarte-ekonomiaren aldeko apustua egiten du, eta, hain zuzen ere, babes/mezenasgorako zerga-pizgarrien lurralde aurreratuenetako bat da. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauaz gain, Gipuazkoako Foru Aldundiak berriki indartu egin du mezenasgo kulturala 2/2019 Foru Arauarekin, interes sozialeko kultura-proiektuetarako. Gainera, urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiak dekretu bat ematen du, eta bertan zehazten du zer jarduera jotzen dituen lehentasunezkotzat hainbat arlotan, eta dagozkien zerga-kenkariak jaso ditzaketela.

Hala ere, tresna horiek aprobetxamendu eskasa dute enpresa eta inpaktu-proiektu gehienentzat. 2021eko ekitaldiko datuen arabera, enpresak 8,5 milioi euroko inplikazioa du kirolean, eta erdia baino gutxiago, 4,1 milioi euro, proiektu soziokulturaletarako (Ogasuneko iturria).

Impact Hub Donostiak, On-hartu! programaren bidez, lurraldea aktibatzeko eta dinamizatzeko asmoa du, bai enpresen artean, bai inpaktu positiboko proiektuen artean, erantzukidetasuna eta enpresak ingurune hurbilarekin duen konpromisoa sustatzeko.

Zer eskaintzen du?

Tresna edo toolkit pakete bat diseinatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lehentasunezko jarduerak dituzten erakundeak erregistratzeko eskaera-prozesuan laguntzeko; eta erakunde horren emaileei edo babesleei kenkari fiskala egin ahal izateko.

Toolkitak 10 pieza ditu eta guztien multzoak prozesua hobeto ulertzeko aukera ematen du. Toolkit hau PDF formatuan deskarga daiteke edo horretarako diseinatutako espazioan nabigatu.

Gainera, proiektuak ikusarazteko eta erreferentziak eskaintzeko, lehentasunezko jardueren eremuetan jarduten duten inpaktu-proiektuen lagin bat aurkeztu da. Webgune honetan proiektu zehatzak eta horiek gauzatzen dituzten erakundeak bistaratzen dira. Proiektu horiek beste edozein inpaktu-proiektuk bere erregistro-prozesua hasteko erreferentziatzat har dezakeen hizkuntza eta ikuspegia erakusten dute.

Lagin horretan sartuko dira Impact Hub Donostiak erregistro-prozesu horretan laguntzen edo laguntzen dituen proiektuak.

Proiektuak

Urtean
IHD plataforma
Surfrider España
Sorginlore

Kolaboratzaileak

Informazio gehiago behar duzu?
Jarri gurekin harremanetan

komunikazioa.donostia@impacthub.net