ELKARREKIN GEHIAGO GARA

Hezkuntza eraldatzen

ZER DA?

ELKARREKIN GEHIAGO GARA Herrizomak, Donostiako Gipuzkoako Ekintzaileen Elkarteak sortutako proiektua da eta Impact Hub Donostian garatuko da. Proiektuaren helburua nagusia Gipuzkoako gazteen potentziala antzematea da, sortze eta ekintzailetza gaitasun hori modu optimoan bideratzeko. Balore hori gazteengan, bere familiengan, hezkuntza ingurugiroan eta azkenik, gizartean proiektatzeko.

ZERGATIK?

LA AKADEMIA hezkuntza emozionalean oinarritzen den dohaineko proiektua da, Borja Vilaseca-k sortu zuen18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat. Kurtso akademikoaren barruan astean hiru orduko tailerrak dira (eskola-orduetatik kanpo) eta aditu boluntarioek irakasten dituzte.

LA AKADEMIA DONOSTIA gure hirian sortu zen 2016an, kultura hiriburu izan zenean, Jone Lorenzoren lidergoan. Egun, hirugarren edizioa garatzen ari da eta orain arte Gipuzkoako 50 gazte baino gehiagok eraldaketa pertsonala eta ahalduntze prozesua bizitzeko aukera izan dute.

Gazteekin egindako lanketa emozionalak eta honek izandako bilakaerak, kurtsoan zehar bizi izandako gertaera pertsonal eta sozialekin batera, Gipuzkoako gazteen beharren inguruan gehiago sakontzera bultzatu zuten Jone Lorenzo. Herrizomak elkartearen kide den Joxean Hernandez-ekin batera, programa hau zuzentzen dute Impact Hub Donostian Kutxa fundazioaren babesarekin.

NOLA EGITEN DUGU?

NI NEU IZATEKO UDARA – 3 ASTEKO KANPAMENTU INTENTSIBOA

Astelehenetik ostegunera, 10:00-14:30h

Hiru asteko esperientzia intentsiboa Uztailan. 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta (Gipuzkoako 8 neska eta 8 mutil), norberaren barne liluragarrian sartzeko. Beldurrik gabe, babestuta dagoen espazio batean egotearen ziurtasunarekin. Eta betiere, norberaren erritmoa, bizi-esperientziak eta irekitzeko gaitasunean oinarrituta.

Helburua norberaren barnean begiratzera gonbidatzea da. Berritasuna eta bizitzeko gogoa esnatuz eta gazteen energiaz eta pasioaz baliatuz.

Kanpo-eraldaketa bultzatzen duen barne-eraldaketa proposatzen dugu. Guzti hori arte, dantza, jolasa eta kreatibitatearen bidez adieraziz, norberak duen barne-ahalmenean oinarritutako ideia ekintzaileak sorrarazteko.

Errealitate ezberdin bati bidea irekitzea, non bakoitzak bere ondorioak ateratzeko aukera daukan, norberak bere bihotza eta sena gidari dituela.

Lehenengo astea

Gazteak prozesuan sartu modu progresibo eta arduratsuan, norbanakoaren barne-ezagutzan eta paradigma berrietara irekitzean oinarrituz.

Bigarren astea

Bestearekin konektatzea eta elkarri eragitea, begirada gardenago batetik aurreiritzirik gabekoa. Eta oinarria harreman pertsonaletan jarrita, bai familiarekiko bai bikotearekiko harremanetan.

Hirugarren astea

Amets pertsonalekin harremanetan jartzea (hegan egin), amets horiek betetzeko helburuak finkatzea (lurreratu) eta helburu kolektiboak finkatzea (amets kolektiboa).

 

IZEN-EMATEA

PROGRAMA

 

HEZKUNTZA ETA NERABETASUNAREN INGURUKO TAILERRAK “BURUA ETA BIHOTZA IREKITZEN”

Ekainak 7 ostirala, 17:00-20:30h | Ekainak 8 larunbata, 10:00-14:00h

Gurasoei, irakasleei eta hezkuntza eta nerabeen arduraren inguruan ikuspegi berriak jasotzera irekita dagoen edozein pertsonari zuzendutako bi eguneko tailerra.

Adituekin eta adibidegarri diren praktikekin inspiratzea eta ahalduntzea du helburu, gure pentsamoldeak zalantzan jartzeko eta aldatzeko eta gure buruak hezkuntza-proposamen berrietara irekitzeko. Jakin gure seme-alaba eta ikasleak familia, hezkuntza eta gizartetik jaso dutenaren eta inoiz zalantzan jarri ez dugunaren isla direla.

Ikasketak autoritatean, beldurrean, exijentzian, mendekotasunean eta atxikimenduan oinarrituta ikasi eta irakatsi ditugu, norberaren barneko ahalmenari arreta ipini gabe.

Helduak “esnatu” eta ahaldundu nahi ditugu, gazteen ahalmenean eta autoestimuan ardatz nagusia direla ulertzen baitugu. Elkarrekiko ikasketan sinesten dugu, nerabe bakoitzak bere barnean maisu ahaldun bat gordetzen duelako, bideratu, ahaldundu eta garatu egin behar dena.

Horretarako, Eva Sandoval adituaren presentzia izango dugu.

Eva Sandoval

Carlos González-ek gomendatuta, “Entre Maestros” dokumentalean kolaboratzaile eta parte-hartzailea izan baita.

Bruce Lipton-ekin ikasia (Sinesmenaren Biologia), ehun tailer baino gehiago eta zazpi lurraldeetan konferentziak eman ditu instruktore bezala.

Japoniara bidaiatu zuen Masaaki Hatsumi Ninja maisuarekin entrenatzeko. Bertan izandako irakaskuntzak gauza guztiak konektatuta daudela aurkitzera eraman zuen, eta honekin, gizakiaren existentziaren zati garrantzitsu bat ulertzera.

Bere hirugarren liburua argitaratu berri du: “La conexión que nos une”. Norberarekin, besteekin eta bizitzarekin dagoen konexioari buruz hitz egiten, Udarako Bootcamp-ean gazteekin landuko dituen hiru ardatz nagusiak.

 

IZEN-EMATEA

PROGRAMA