EUSKARA ADINEKOEN ZAINTZAKO SEKTOREAN

Eventos

EUSKARA ADINEKOEN ZAINTZAKO SEKTOREAN

METODOLOGIA BERRIKUNTZA: EUSKARA ADINEKOEN ZAINTZAKO SEKTOREAN

 

IRAKASLEENTZAKO FORMAKUNTZA PILOTUA

Norentzat: euskara irakasleentzat,  lanbide heziketako irakasleentzat, adinekoen zaintzako sektoreko hizkuntza liderrentzat, eta interesatu ororentzat

IREKIA – DOHAINIK (izena eman behar da, plazak mugatuak dira)

LEKUA: DONOSTIA, TABAKALERA, IMPACT HUB (3. solairuan)

DATAK: irailak 22, 29; urriak 20, 27; azaroak 10, 17; abenduak 15

ORDUTEGIA:  14:30 – 17:30

Koordinatzailea: Petra Elser (Banaiz Bagara elkartea)

 

EDUKIA

Tailer horien abiapuntua hiru proiektu pilotuen materiala eta esperientziak dira

METBERRI – Hernaniko Udal Euskaltegian adinekoen zaintzako langileentzat landutako materiala

PREST-EUS – Tolosako Lanbide Heziketako hiru ikastetxeren eta HABEren ekarpenekin sortutako  materiala

COMBI – Erasmus+ deialdiko Europako bost hizkuntza minorizatuetako komunitateetan sortzen den materiala (Euskal Herria: Banaiz Bagara eta Elhuyar).

 

Formakuntzan zehar material hori aurkeztuko dugu eta ariketa praktikoak egingo ditugu, material hori erabiliz. Materiala honako hauek osatzen dute:

  • irakasleentzako azalpenak (saioen gidoiak)
  • ikasleentzako paperezko materialak
  • bideoak eta audioak
  • material fisikoa (adinekoen zaintzan erabiltzen diren tresnak eta objektuak)

Material horren bitartez, hizkuntza irakaskuntzarako  hainbat elementu berritzaile erabiliko ditugu, besteak beste ariketa fisikoak, dramatizazioa, hitz gakoen erabilera, “nik erderaz, zuk euskaraz”  motako komunikazioa, estrategia soziolinguistikoak, eta abar…

TAILERRAREN METODOLOGIA

Parte hartzaileek aukera izango dute materiala eta proposamenak hainbat ikuspegitatik probatzeko eta komentatzeko. Tailerraren jarduerak aktiboak eta parte hartzaileak izango dira. Parte hartzaileen ikuspegia eta feed-back-a garrantzitsua da guretzat eta parte-hartzaileek gure proposamen metodologikoak egokitzea, garatzea eta sormen prozesuan parte hartzea nahi dugu.

Zazpi formakuntza saio izango dira eta lotura bat izango dute, baina posible da saio solteetan ere parte hartzea (izena ematea beharrezkoa da; taldeak 10 pertsonaz osatuta egongo dira).

Saio batzuetan eremutako adituek ere hartuko dute parte.

EUSKERA METOLOGIA BERRIAKjpgGAIAK (behin-behineko zerrenda):

  1. Mugikortasuna (komunikazio estrategiak, espazioaren erabilera)
  2. Higiene pertsonala (bideoak, hizkuntza baliabideak)
  3. “Szenario” (rol-play, dramatizazioa)
  4. Elikadura, jaten laguntzea (hitz gakoak, autonomia)
  5. Kontzientziazioa, ahalduntzea (euskaldunak eta erdaldunak elkarrekin)
  6. Paperezko materiala (nola erabili, nola sortu)
  7. Lankideen arteko komunikazioa (ariketa motak)
  8. Elementu guztien osaketa

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:  

Formakuntza honek plater eginak eskaini beharrean, sukaldatze prozesuan parte hartzeko aukera ematen du. Horregatik bilatzen dugu bereziki pertsonak, metodologia berrikuntzan interesa eta jakinmina dutenak, elkarrekin bide berriak jorratzeko. Hala ere, bakoitzak baloratu dezake zenbateraino jaso eta zenbateraino sortu nahi duen. Ziklo hau proba bat da, eta emaitzek lagunduko digute, etorkizunari begira,  metodologia berriak erabiltzen lanbide prestakuntzan, hizkuntza irakaskuntzan eta langileen formakuntzan.

Garatuko dugun metodologiaren helburua adinekoen zaintzan lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsonek hizkuntzen kontzientzia eta  komunikazio gaitasunak lortzea da, bereziki  modu “klasikoan” ikasteko zailtasunak dituzten pertsonek. Etorkizunari begira, gure helburua da metodo hau gaztelaniazko lanbide heziketan txertatzea eta langileen formazioan edo euskaltegiko ikastaroetan erabiltzea.

Lantzen dugun materiala parte hartzaile bakoitzak dagoeneko erabili ahal du bere lanean CC lizentzia batekin (creative commons), beti ere lantaldeari esperientziaren berri ematen badio.

Izena emateko azken eguna: irailaren 21a edo,  tailer solteentzat,  aurreko egunean.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia,  Impact Hub, Hernaniko Udala, Tolosaldea Garatzen

Back to all Events

Event Organizers

Banaiz Bagara Elkartea


Email

Date & Time

2017/11/15 | 14:30 to 17:30

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 15 noviembre 2017