Eventos

Land.U: Emakumeok landa errealitateak eraldatzen

ORGANIZADO POR: Impact Hub Donostia

Land.U

Emakumeok landa errealitateak eraldatzen.

 

Adit-U       Sentit-U       Asmat-U     Probat-U      Eraldat-U

Gizarte eredu kontziente, ahaldundu eta jasangarriago bat garatu nahi duzu, zure bailaran bizi diren beste emakumeekin batera?

Zure erantzuna baiezkoa bada, orduan, jarraitu irakurtzen… 🙂   

 

Zer da Land.U?

Land.U proiektua Aizkorpe bailaran bizi diren emakume guztiei zuzendutako prozesu bat da, zeinak helburu bikoitza duen:

  • Alde batetik, emakume bezala gure inguruan eta gizartean izan nahi dugun eraginaz jabetzea eta gure bizi proiektua eta gure izaera desiratzen dugun etorkizun hori eraikitzeko bidean jartzeko pausoak ematen hastea.

 

  • Bestetik, Aizkorpeko beste emakume batzuekin batera, bailararen etorkizuna nolakoa nahi dugun izatea eta guk etorkizun horretan izan nahi dugun paperaz kontziente izatea. Horrek, gure artean egon daitezkeen helburu komun edo bateragarriak identifikatu eta gure arteko, hala nola bailarako beste eragile eta erakunde batzuekiko, lankidetzarako bide, proiektu eta ekimenak garatzen lagunduko digu.

 

Gauzak horrela, #Ekintzailetza, #GarapenPertsonala, #Konexioa eta #Lankidetza proposatzen dizuegun bidai honetan hitz gakoak izango dira.

 

Nola egingo dugu lan?

Helburu hauek betetzeko U Teorian oinarrituko gara, hau da, pertsonen, erakundeen eta gizartearen eraldaketa eta berrikuntza sustatzeko diseinatuta izan den gizarte-teknologia batean. U Teoria Boston-go Presencing Institute-ko kideek garatu zuten duela hamarkada bat eta gaur egun mundu mailan ospe handia duen metodologia eta ikuspegi teoriko-kontzeptual bat da. Horretaz gain, gizarteak egun dituen behar eta erronkei modu kolektibo, berritzaile eta jasangarri batean erantzuteko antolatu den komunitate bat ere barne hartzen du.

 

U Teoria-k edonolako eraldaketa prozesu hiru urrats deberdinetan oinarritzen dela baieztatzen du. Alde batetik, gu geu, besteak eta ingurua ulertuz “burua zabaltzea”. Bestetik,  norberaren, besteen eta gizartearen nahi, desio, beldur eta minekin konektatuz “bihotza irekitzea” eta, azkenik, “borondatea irekiz” ekintza eta ahalduntzea lortzea.

Prozesu honetan, beraz, gure bizitzetan, parte hartzen dugun taldeetan eta gizartean hiru urrats hauek ematea eta eraldaketa eta berrikuntza gauzatzea erraztuko diguten teknika eta estrategia anitz ikasiko ditugu.

Gehiago jakin nahi baduzu, U Teoriarekin lotuta dauden beste proiektu batzuk hemen ezagutu ditzakezu:

 

Noiz eta non izango da?

Land.U prozesuak lau hilabeteko iraupena izango du (Martxoa-Ekaina bitarte) eta saioak bi edo hiru astero gauzatuko dira, ostiral arratsaldeetan 17.00etatik-19:30ak arte. 

 

Printzipioz, saioak egiteko aurreikusita dauden datak hurrengoak dira:

Martxoak 26

Apirilak 16

Apirilak 30

Maiatzak 14

Maiatzak 28

Ekainak 11

Ekainak 25

Uztailak 9

COVID-19 egoera dela eta saioen formatoan aldaketak eman daitezke, adibidez, saio batzuk online formatoan egin behar izatea. Dena den, antolatzaileen jarrera, posible denean saio presentzialak lehenestea izango da. Bestetik, saio guztietan segurtasun neurriak bermatuko dira eta antolatzaileek horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarriko dituzte.

Nola eta noiz arte eman dezaket izena?

Taldean izena emateko epea Martxoak 22 arte izango da. Interesatuta bazaude eta parte hartu nahi baduzu, mesedez, bete ezazu hurrengo formularioa.

>>> Sakatu hemen formularioa betetzeko

Izen-ematea doakoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da.

Gonbidapena interesgarria iruditzen bazaizu, baina oraindik zalantza batzuk dituzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan hurrengo helbide elektronikoan (verena.hammes@impacthub.net) edo telefono honetan (+34 644 711 781) eta hauek argitzen saiatuko gara! 🙂

 

Bestela, laister zu ezagutuko zaitugulakoan jaso ezazu agur bero bat!

 

Bideratzaile taldea: June eta Verena

Back to all Events

Event Organizers

Impact Hub Donostia


Sitio web
Email

Date & Time

marzo 26 | 17:30 to 20:00

Location

Impact Hub Donostia

SEE IT ON GOOGLE MAPS

Updated on 03 marzo 2021