Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitzarako ibilbidea da, Kutxako Ekoguneak lideratuta. 3 dimentsio osagarri lantzen ditu: Trebatu, Ekin eta Izan. Impact Hub Donostiak Ekin prozesuan parte hartu dugu asteburu osoko programa bat diseinatuz eta bideratuz partehartzaileek dauzkaten proiektu-ideiak lurreratzeko.  Guztira 25 pertsonek parte hartu dute eta 6 proiektu garatu dira.

Impact Hub Donostian urteak daramazkigu berrikuntza prozesuak lantzen eta urte hauetako esperientziak batzen dituen programa osatu dugu. Programa hau metodologia berritzaileetan oinarrituta dago, U Teorian, Double Diamond diseinu ereduan eta Design Thinkingean, besteak beste.

Gure helburua metodologia berritzaile hauek gizarteratzea da, ideazio prozesuak ikasle, elkarte edota enpresen eskura jarriz.  

U teoria

U Teoriak gizarteak dauzkan erronkak modu kontziente batean lantzeko tresnak ematen dizkigu eta gu geu garela inpaktu positiboa sortzeko tresnarik garrantzitsuena gogorarazten digu. Horretarako sorkuntza prozesua burua, bihotza 

eta borondatea irekiaz ezinbestekoa dugu. Impact Hub Donostian honetan sinesten 

eta hau kontuan izanik egiten dugu lan.

Bestalde, Double Diamond eta Design Thinking ereduek sormena lantzeko aukera ematen digute modu sakon batean, beti ere kontestuaren ezagutzan oinarriturik, lantzen ari garen erronkari ahalik eta hobekien erantzuteko.

 

 

Kutxa Fundazioarekin bideraturiko proiektua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailak babesten du.