Host izan nahi duzu?

Proiektua | Coworking, Ekintzailetza
Host izan nahi duzu?

Lan espazio bila ari zara?

Ekintzailea bazara eta zure proiektuak garatzeko espazio baten bila bazaude, honako trukea proposatzen dizugu.

Coworking espazio eta komunitatean astean behin, bost orduz, lan egitearen truke, Coworking-eko “Sorkide” harpidetza izango duzu, honako abantailekin:

· Coworking, 50 ordu hilean.

· Bilera gelak, 5 ordu hilean.

· Formakuntza eta topaketak.

Ez dago profil zehatzik. Pertsona proaktiboak nahi ditugu, talde bizi batean parte hartu nahi dutenak, eta kontzientzia soziala duen espazio dinamikoan bere proiektuak garatzeko prest daudenak.

Osatu ondorengo galdetegia edo gerturatu zaitez zuzenean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Espero zaitugu!

Gehitu zaitez Impact Hub Donostiako komunitatera. Zure aukera da!

Host izan nahi duzu?