Ezagutu gaitzazu

GuztiakTaldeaKooperatiba
Alberto Alonso
Alberto Alonso
Kooperatiba

Aholkularitza eta gizarte berrikuntza dira nire pasioak. Mundua eta haren etorkizuna interesatzen zaizkit; lankidetza proiektuen adituetan aditua naiz, eta teknikoki zein finantza aldetik formulatu eta gauzatzen ditut. Ikusmira handikoa eta abenturazalea naiz, Europan, Asian eta Hego Amerikan bizi eta lan egiteko aukera izan dut. Hori guztia goizez.
Arratsaldez boluntarioa (OXFAM eta Economistas Sin Fronteras), musikaria (Not4sale), kirolaria (errepideko bizikleta) eta ElDiario.es egunkarian iritzi ekonomikoaren zutabegilea naiz.

alberto.alonso@impacthub.net
Sayuri Alvarado
Sayuri Alvarado
Kooperatiba

Bere mapa Euskal Herriraino zabaldu zuen mexikarra. Talde ekintzaileen entrenatzailea eta Mondragon Team Academy taldearen koordinazio eta diseinu akademikoko kidea eta Mondragon Unibertsitatearen enpresa fakultatearen LEINN (Lidergo ekintzailea eta berrikuntza) gradua daukat. Nire egunerokotasunean gizarte eraldaketarako eta ekintzailetza jasangarrirako programa hezigarriak diseinatu eta inplementatzen ditut. Ikuspegi feminista batetik egiten saiatzen naiz eta barne ongizatearekin orekan.

sayuri.alvarado@impacthub.net
Xabier Arizmendi
Xabier Arizmendi
Taldea | Kooperatiba
Administrazio eta finantzen arduraduna

Nire prestakuntzaren ondorioz, denbora askoan kapitalarekin egin dut lan, baina nire barneko ni ahaltsuak bide onetik eraman ninduen eta erabaki nuen nire ezagutzak erabiliz nire bizitza kausa apalagoetara zuzentzea, sozialak edo kulturalak izan. Hanka sartzeak ez nau izutzen, hanka sartze bilduma ederra dut eta. Botere sozial handiena inurriek dutela pentsatzen dut, gauzak aldatzeko bide gisa indar bateratua erabiltzen dutelako eta mundua mugitzeko koloniaren batasuna.

xabier.arizmendi@impacthub.net
Alvaro E. Olaiz
Alvaro E. Olaiz
Kooperatiba

Arkitektoa naiz eta eraikitako ondarearen kudeaketa eta birgaitze masterra daukat.

Haiku Elkartearen kide sortzailea naiz eta horrez gain, Donostiako auzoren batean urtero Jane-en Ibilaldiak antolatu eta kudeatzen ditut.

Arkitektura, urbanismoa, bioeraikuntza, espazioen diseinua, zinea, musika eta surfa interesatzen bazaizkizu, zure kontaktua naiz.

a.e.olaiz4@gmail.com
Maite Fernández Betelu
Maite Fernández Betelu
Taldea | Kooperatiba
Komunikazio arduraduna

Komunikazioan, irudian eta proiektuen kudeaketan aritzen naiz. Erronka berriak etengabe bilatuz, 20 urte baino gehiago eman ditut proiektuak kudeatzen, ekitaldiak antolatzen, ikus-entzunezkoak ekoizten eta sektore pribatu nahiz publikoan irakasten. Orain, nire esperientzia, konpetentziak eta gaitasunak uztartuz erakundeen komunikazio estrategikoa hobetzean.
Nire eskola: «egiten ikasi». Arte Ederretan lizentziaduna naiz ikus-entzunezkoetan espezializatua, enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasun masterra daukat, marketin eta komunikazio kudeaketa, eta proiektuen kudeaketarako Agile metodologia ziurtagiriarekin.
Taldean lan egiteak, konfiantzak eta berdintasunak mugitzen nau. Feminista naiz. Eta baita laketontzien patroia ere. Nire pasioa: itsasoa.

maite.fernandez@impacthub.net
Isabel Fernández de Ortega
Isabel Fernández de Ortega
Taldea | Kooperatiba
Coworking eta komunitate arduraduna

Enpresa desberdinetan administratibo eta zuzendaritza-idazkari gisa 30 urte baino gehiagotan lan egin ostean, zuzendaritza birtualeko laguntzaile gisa ekitea erabaki nuen. Emakumezkoen ekintzailetza proiektu bati esker ezagutu nuen Impact Hub Donostia eta Host taldean kolaboratzen hasi nintzen. Bizitzaz gozatu nahi dut, egunero ikasi eta jarrera positiboarekin mundu zoriontsuago bat lortzearekin bat egiten duten balioak dituzten proiektu eta pertsonei nire esperientzia eta ezagutzak eman.

isabel.fernandez@impacthub.net
Erika Gómez Villoslada
Erika Gómez Villoslada
Kooperatiba

Twin & Chic enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusia. Twin & Chic ia nire bikiekin batera jaio zen, ingurumen-inpaktu baxuarekin egindako eta, era berean, haurren azalarentzako egokiak ziren jantziak aurkitzeko zailtasunaren ondorioz. Orduan jabetu nintzen guraso askoren asetu gabeko beharra zela hau, eta Twin & Chic sortu nuen, haurren modaren firma eko-etiko eta azalarentzako osasungarria.
Proiektu hau Impact Hub Donostiaren baitan sortu zen, enpresaren egoitza izan zelarik lehen 4 urteetan. Impact Hub Donostia komunitatearen parte izateak proiektua eta osatzen duten balioak sustatzen ditu.

egomez@twinandchic.com
Nerea González Roncal
Nerea González Roncal
Taldea | Kooperatiba
Proiektu eta ekoberrikuntza arduraduna

Lurraren konplexutasunarekiko eta haren historia luzearekiko interesak geologia zientzietan lizentziatzera eraman ninduen eta harrezkero, ingurumenarekin eta bizitzaren jasangarritasunarekin lotutako gaiekin egiten dut lan; prozesu bakoitzarekin ikasiz eta desikasiz.
2020. urtean enpresara aplikatutako ekonomia zirkularraren masterra egin nuen, beharrezko eraldaketa ekosozial larriarekin nire konpromisoa indartzeko baliagarri izan didan prestakuntza.
Bestalde ama naiz, lan hezigarrietan eta errealitateak eraldatzeko duen ahalmenean buru-belarri. Denbora pixka bat lortzen dudanean, Kundalini Yogaren munduan murgiltzen naiz eta irudimenak eramaten nauen lekuraino hegan egiten dut.

nerea.gonzalez@impacthub.net
Verena Hammes
Verena Hammes
Kooperatiba

2016an Alemaniatik bizikletaz abiatu nintzen zakuto pare batekin. Pedalkadaz pedalkada Donostiaraino iritsi nintzen. Mugitzen ninduena sinple bezain handia zen, maitasuna. Deskribatzen nauen beste hitz bat «konexioa» da. Nire buruarekin, inguratzen nautenekin eta planetarekin konektatzea bilatzen dut. Horretarako, kirola aire zabalean egitea, yoga praktikatzea, meditatzea eta zentzudun elkarrizketak bilatzea gustatzen zait. Prestakuntzari dagokionez, biologoa naiz garapen jasangarrirako eta Thinking Environment korronteko trebakuntzarekin. 2016. urtetik U Teoriaren eta erakundeen eraldaketaren baitan egiten dut lan eta, 2022. urtean nire alaba jaio zenetik, familia da nire lehentasuna. 2022. urtean euskarako C1 titulua lortu nuen, gizarteratzeko eta konektatzeko nire nahiaren erakusgarri.

verena.hammes@impacthub.net
Joxean Hernández
Joxean Hernández
Taldea | Kooperatiba
Estrategia eta berrikuntza arduraduna

Bizitzaren misterioek liluratu egiten naute. 2010. urtean ingeniaritza industrialean graduatu nintzen materialetan espezializazioan eta Innovandini startupa eratu nuen.
2020an bizidun sistemen bideratzaile gisa nire prestakuntza osatu nuen, egunerokotasunean hartzen dudan rola da eta taldeen konplexutasuna ulertzen eta esploratzen laguntzen dit.
Meditazioa praktikatzen dut duela 12 urte baino gehiagotik, eta shiatsu masaje praktika eta kinesiologia oso gustuko ditut.
Gainerako jardunean, egunero bihotza pozez betetzen didaten bi txikitxoren aita naiz.

jose.hernandez@impacthub.net
Victor J. Aspe
Victor J. Aspe
Kooperatiba

Arkitekto autonomoa, gizarte eta ingurumenarekin arduratuta. Nire oinarriak era guztietako lurretan finkatu dira, hala nola, landa-ingurunean, komunitateen birgaitzean, enpresa pribatuetan eta administrazioarekin izandako saio laburretan.
Nire hiru pasioak (arkitektura, historia eta herritarren parte hartzea) fusionatzeko gai izan naiz Jane Ibilaldien bertsio donostiarra zuzentzen, baina nire afizio handia kanpo utzi gabe: sukaldaritza. Sukaldari ona naizen aldetik, umorea su txikian prestatzen dut, eta jankide ona naizen aldetik, lagunez inguratuta janaria dastatzea maite dut.

victoraspe@telefonica.net
Iñaki Luis
Iñaki Luis
Kooperatiba

Hainbat urtez esparru juridiko korporatiboan lanean egon ondoren, bizitzako beste helburu batzuetarantz eta ekiteko jomuga berrietarantz norabidez aldatzea erabaki nuen. 10 urte baino gehiagoko esperientzia daukat argazkilaritzan eta bideogintzan eta Luznorte Films ikus-entzunezkoen ekoizpen etxeko zuzendari-kudeatzailea naiz. Impact Hub Donostian lantalde zoragarria, lan espazio atsegina eta sinergiak aurkitu ditut eta guzti hau, gizarte eraldaketarako helburu eta balioetan oinarrituta. Maite dut kozinatzea, igeri egitea, zinea, mendira joatea…eta politika-zientziak!

info@luznortefilms.com
Josune Razkin
Josune Razkin
Kooperatiba
Mercatec Ikerketa Estrategikoko bazkide eta zuzendari teknikoa

Ikertzea da nire pasioa. Aholkularia, mentorea eta ekintzailea. Deustuko Unibertsitatean ekonomia ikasi nuen eta, UNED bitartez, soziologia eta filosofia. Filosofia teoriko eta praktikoaren masterra burutu nuen eta Euskal Herriko Unibertsitatean garapenaren lankidetzaren masterra. Gizarte eta merkatu ikertzailea naiz eta 1999an Mercatec, ikerkuntza estrategikoa, sortu genuen eta proiektu honen bazkide naiz. 25 urte baino gehiagoko esperientzia daukat estrategian eta merkatuetan. Besteak beste, Impact Hub Iberia inpaktuzko ekosistemen indizea (2020) diseinatu eta garatu dut.

josune.razkin@impacthub.net
Ricardo Ruiz
Ricardo Ruiz
Kooperatiba
Erakundeen ongizatean eta lidergo kontzientzean aholkularia

Erakundeen zuzendariak eta taldeak ongizate, eraginkortasun eta komunikazioa hobetzen laguntzen aditua naiz, mindfulness eta coaching diziplinetan oinarritutako programekin. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatu nintzen eta nazioarteko salerosketen masterra egin nuen. Floridako Unibertsitatean erakundeen neurozoriontasun masterra ikasi nuen. Exekutibo eta taldeen coach ziurtagiria daukat eta mindfulness irakaslea naiz. 17 urte finantza erakundeen zuzendari gisa lanean jarduteak pertsonek ongizatearen eta garapen profesionalaren arteko oreka lortzeko burua entrenatzeko eta zaintzeko garrantziaz konturatzera eraman ninduen. Nire asmoa nire energia eskaintzea da lan espazio gizatiarragoak, kontzienteagoak eta duinagoak sortzeko.

info@ricardoruizcoach.com
Mikel Serrano
Mikel Serrano
Kooperatiba

Ingeniaritza tekniko industriala eta ingeniaritza elektrikoko gradua burutu nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Merkataritza zuzendaritzan (Marketin/Salmentak) aditua, Deustuko Unibertsitatearen eta Esade Business Schoolen eskutik eta Garapenaren Lankidetzan aditua Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Nire lan ibilbide osoa Mondragon Korporazioaren kooperatiban egin dut. Gaur egun Fagor Automation S. Coop kooperatiban nago lanean. Hala eta guztiz ere, nire bokazio eta zaletasunek kultura, osasuna, berrikuntza, ekintzailetza eta gizarte eraldaketa bezalako alorrekiko interesa izatera bideratu naute. Aktibismo soziokulural asoziatiboan ere aritu naiz, batez ere musikaren alorrean hainbat proiektutan musikari semiprofesional gisa eta osasunera zein hazkunde pertsonalera bideratutako arte martzialetan ere, nire beste zaletasuna.

mikel.serrano@impacthub.net
Aida Solores
Aida Solores
Taldea
Kanpo-komunikazio arduraduna

Deustuko Unibertsitatean "Komunikazio" (Giza eta Komunikazio Zientziak) gradua garatu ondoren, ekintzailetzan murgildu nintzen, Kaixomaitia.eus proiektuarekin batera. 2016an, erakundeen komunikazio estrategikoa lantzeko bidea hartu nuen, eta Arteman kooperatiba eta komunikazio-agentzian murgildu nintzen. Bertan 7 urte eman nituen sektore askotako erakundeen komunikazio prozesuak elkarlanean gidatzen eta gauzatzen. Horrekin batera, Deustuko Unibertsitateko "Komunikazio" graduko "Publizitatea" irakasgaiaren irakasle gisa jarduteko aukera izan nuen.

Paraleloki, pertsonekin eta pertsonentzat lan egiteko barne grinarekin, eta komunikazioa banakako / taldeko eraldatze prozesuetan aplikatzeko asmoz, "errazte prozesu eta lidergoa"-ren ibilbideari ekin nion, "El Camino del Elder" formakuntzaren bidez.

2023an nire eraldaketa berezia piztu eta Impact Hub Donostia taldearekin bat egin dut, komunikazio-taldean eta errazte-prozesuetan ekarpena egiteko gogotsu.

* Garapen pertsonala, emozioen kudeaketa eta dantza/mugimendua dira nire pilula energetikoak. Probatu nahi badituzu... idatzi eta hitz egingo dugu!

aida.solores@impacthub.net