Ekonomia zirkularra

Enpresak eta profesionalak berrikuntza zirkularraren prozesuan laguntzen ditugu, baliabideen erabilera optimizatzen duten negozio eredu berriak identifikatuz eta aldi berean, errentagarri eta erresilienteak izan daitezen.

  • Egoeraren azterketa: balio-katearen analisi sakonean oinarrituz zailtasun eta aukerak identifikatzea.
  • Estrategia zirkularraren diseinua eta inplementazioa.
  • Erakundean ikuspegi zirkularra barne hartzea.
  • Ekonomia zirkularraren hastapenetarako formakuntza pilulak.

Proiektu nabarmenak
Circular Constructions Lab
Circular Constructions Lab

Circular Constructions Lab Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei zuzendutako berrikuntza prozesu zirkularra da, eraikuntzaren sektorean aukera zirkularreko nitxoak identifikatzetik abiatuta irtenbide zirkularrak asmatzeko asmoz abian jarria. ...

EZAGUTU PROIEKTUA
Conexiones Circulares 2022
Conexiones Circulares 2022

Conexiones Circulares programak hausnarketarako guneak sortu nahi ditu, bai eta enpresetan eta/edo erakundeetan baliabide materialak murriztu eta optimizatuko dituzten enpresa-eredu eta praktika jasangarri berriak sortzeko beharrezko tresnak ere. Edizio hau Gipuzkoako Aparatu Elektriko eta Elektronikoen (AEE) ...

EZAGUTU PROIEKTUA
Nerea González Roncal
Nerea González Roncal
Proiektu eta ekoberrikuntza arduraduna
Profila ikusi

Erakunde eraldaketa

Erakundeen eraldaketa prozesuetan erakundeak eta pertsonak laguntzen ditugu metodologia berritzaileen bitartez, hala nola, U Teoria edo OATS Eredua.

U teoria Massachusetts Institute of Technology (MIT) unibertsitateak garatutako metodologia da eta taldeen parte diren kideak aktibatzera, ahalduntzera eta ardura hartzera zuzenduta dago, erabat motibatutako eta inplikatutako ekipoa sortzen laguntzeko.

Gizarte Eraldaketarako Antolakuntza Eredu Egokitzailea (O.A.T.S.) Impact Hub Donostiak El camino del Elder erakunde-aholkularitzarekin lankidetzan eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin batera garatutako eredua da. Erakundeen beharrak aztertzeko eta identifikatzeko tresna da eta hiru ardatzetan oinarrituta dago: pertsonak, prozesuak eta helburua.

  • Erakundearenegoeraren azterketa.
  • Esku-hartze prozesu baten diseinua eta inplementazioa.
  • Erakunde eta pertsonak konektatzeko topaketak eta jardunaldiak.
  • Ikaskuntza laborategiaeta tresnen esperimentazioa.

Proiektu nabarmenak
U.Lab 2023
U.Lab 2023

Badator U.Lab ikastaroaren bederatzigarren edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer)  ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan.  U.Lab en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta...

EZAGUTU PROIEKTUA
Eraldalan 2023
Eraldalan 2023

Ezagutu eta parte hartu Gipuzkoako erakundeei zuzenduriko eraldaketa sarean. ERALDALAN erakunde eredu lehiakor eta iraunkorrago bat garatzeko topaketa, ikasketa eta konexio espazioa da. Sistema Bizien teorian oinarrituriko programa da, OATS ereduaren 6 kategorien arabera garatuta, erakundearen pertsonak,...

EZAGUTU PROIEKTUA
Joxean Hernández
Joxean Hernández
Estrategia eta berrikuntza arduraduna
Profila ikusi

Ekintzailetza

Ekintzailetza programak neurrira diseinatzen eta inplementatzen ditugu, ekintzailetzaren ardatz tematiko eta eboluzio etapa desberdinetan oinarritutako inpaktu hirukoitzaren logikarekin: ekonomia, gizartea eta ingurunea.

  • Ekintzailetza zirkularra.
  • Ekintzailetza genero-ikuspegiarekin.
  • 2030 Agendaren erronkak lantzeko herritarren zientzia.
  • Ekintzailetza hezkuntza-zentroetan.

Proiektu nabarmenak
HUBemprendedorAs 2023
HUBemprendedorAs 2023

Emakume ekintzaileen sarea bere seigarren edizioarekin itzuli da, ekintzailetza  eta aldaketa kontziente eta iraunkorraren kudeaketan zentratuta. ...

EZAGUTU PROIEKTUA
U.Lab 2023
U.Lab 2023

Badator U.Lab ikastaroaren bederatzigarren edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer)  ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan.  U.Lab en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta...

EZAGUTU PROIEKTUA
Nerea González Roncal
Nerea González Roncal
Proiektu eta ekoberrikuntza arduraduna
Profila ikusi

Impact Hub Donostiaren berrikuntza zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

JARRI GUREKIN HARREMANETAN