
Ponentes:
Dibertsitatea eta boterea: inspiratzen eta eraldatzen duten aliantzak
Emakume ekintzaileen sarea berriro dator, eta ez nolanahi. Zortzigarren edizio honetan espazio eta programa bat proposatzen dizuegu konektatzeko, baina baita ere aurre egiteko, esploratzeko eta aniztasunetik eta boteretik eraldatzeko. Diskurtso ezarrietatik harago joan nahi duten emakume ekintzaileentzat topaketa bat, diferentzia, frikzioa eta boterea benetako aldaketarako motor izan daitezkeela esperimentatzeko. Parte hartu nahiko zenuke?
Hitzaldi kritikoen, gorputz-lanaren, prozesu sortzaileen eta konexio-guneen bidez, pluraltasunetik berriz pentsatuko dugu boterea:
- Ezarritakoa zalantzan jartzen duten esperientzietan inspiratzea.
- Gorputzarekin berriz konektatzea, deserosotasuna sostengatzeko eta potentzia bihurtzeko.
- Aniztasunetik sortzea, lur emankor gisa.
- Sare eta aliantza zintzoagoak eta eraldatzaileagoak ehuntzea.
Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu:
-
Lehenengoa, urriaren 17an, online saio bat, 12:30etik 14:00etara.
-
Bigarrena, urriaren 25ean, larunbata, jardunaldi formakuntza- eta partaidetza-izaerakoa, Impact Hub Donostian, 10:15etik 17:30era.
Argi baduzu, ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA. Zurekin jarriko gara harremanetan topaketei buruzko xehetasun gehiago emateko eta motorrak berotzen hasteko.
*Doaneko programa, Donostiako Udalaren Bedintasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren “Agenda 2030 Bonuak” programaren babesari esker.
Informazio gehiago