HUBemprendedorAs

Noiz:Azaroak 14 eta 30
Ordutegia:10:15-17:30
Norentzat:Ekitaldi irekia
Hizkuntza:es
Doan
HUBemprendedorAs
Ponentes:
María Díez, Life coach for professional womenWEB
Aitziber Eguskiza, Teatro transformadorWEB
Carlota Alfaro, Mujer, creatividad y poderWEB
Sofía Facal, Skills 4 ScienceLINKEDIN
Aida Solores, IHDLINKEDIN

Lidergo (in)kontziente, umoretsua!

Emakume ekintzaileen sarea zazpigarren edizioarekin dagor, umorez jantzitako lidergo (in)kontzientea ardatz gisa hartuta.

Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu: lehena, azaroaren 14an, online saio batekin, 12:30etik 14:00etara; eta bigarrena, azaroaren 30ean, larunbata, jardunaldi parte-hartzaile batekin, Impact Hub Donostian, 10:15etik 17:30era.

EGITARAU OSOA HEMEN

Aurkezpen, tailer eta networking praktika inspirazionalak izango ditugu lidergoaren kontzeptu tradizionala deseraikitzeko eta geure jatorrizko estiloak esperimentatzeko. Patroiei atseden hartzen uztera gonbidatzen zaitugu, zure esentzia ekintzailearekin konektatzeko eta zure potentzial handiena askatzeko. Aurten umore onez konektaturko gara, “maskarak” kendu eta lidergo partekatu bat berreraikitzeko emakume ekintzaile, kontziente eta inkontziente gisa.

EMAN IZENA

Azaroaren 30ean honako gune, gai eta hizlari hauek izango ditugu (nahiz eta guztiak eguneko protagonistak izan):

  • Benetako lidergoa: aurkitu eta eraiki zure lidergo-estiloa. (María Díez): Lidergo estereotipatua deseraikitzen dibertitzeko tailerra, berezko lidergo-estilo natural eta kontziente batekin arakatu, deskubritu eta konektatzen dugun bitartean. Bertan, gure indargune batzuk identifikatuko ditugu, eta horiek benetan eta eraginkortasunez gidatzeko nola erabil daitezkeen ikusiko dugu.
  • Indartu zure lidergoa zure buruarengan konfiantza izanez (Aitziber Eguskiza): Antzerkiko eta gorputz-adierazpeneko teknikak eta jolasa erabiliko ditugu, haiekiko eta taldearekiko konfiantza lantzeko.
  • Botere eta emakume basatia (Carlota Alfaro): Lantegi honetan, denok barruan daramagun botere pertsonalaren eta emakume basatiaren arteko harremanaz hitz egingo dugu. Ikusiko dugu egungo lidergo-ereduak ez digula uzten gure emakume basatiarekin bat etorriz bizitzen, eta zikloekiko loturak nola aska dezakeen. Gure lidergo-boterea berreskuratzen lagunduko digun meditazio gidatu batekin amaituko dugu.
  • Lidergoa umorez: Nola dantzatu oztopoekin, nola bihurtu estropezuak aukera eta kaos ekintzailea irribarre (Sofia Facal): Tailer honetan aztertuko dugu umorea nola izan daitekeen tresna ahaltsua erronkei aurre egiteko, akatsetatik ikasteko eta beste emakume ekintzaile batzuekin konektatzeko eta gure sarea sendotzeko. Ariketen eta hausnarketen bidez, umorea gure egunerokotasun ekintzailean nola txertatu ikasiko dugu, oztopoak aukera bihurtuz eta gure lorpenak gure ezaugarri den alaitasunarekin ospatuz.
  • Networking gunea eta emakume ekintzaileen ospakizuna

Eta, gainera… gera zaitez dastatzen bi emakume ekintzailerekin egiten dugun topaketa, umore onez, “irrikaz” eta “buena onda” jaten eta edaten emango digutenak. Bazkaltzen geratzen bazara, adierazi formularioan, mesedez. Prezioa 15-20 euro ingurukoa izango da.

EMAN IZENA

Informazio gehiago
Antolatzailea: