U.Lab 2025

Fazilitatzailea:
U.Lab norberaren, kolektiboaren eta sistemaren eraldaketarako bidaia da, kontzientziadun lidergoa eta inpaktua duen berrikuntza bultzatzen dituena. MITeko Presencing Institute-ren U Teorian oinarrituta, laborategi honek helburuarekin konektatzeko eta kontzientzia berritu batetik jarduteko espazio seguru, ausart eta sortzaile bat eskaintzen du.
U.Lab-en parte hartzea hau da:
- Pentsatzeko eta jokatzen ohiko moduak askatzea
- Norbere buruari, besteei eta sistemari sakontasunez entzutea
- Intuizioarekin eta borondatearekin konektatzea egoera berria ager dadin
- Ideiak kristalizatzea, egiteko modu berriak islatzen dituzten prototipoen bidez
2025eko irailean abiatuko dugu 11. edizioa, doan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Sailaren babesari esker. Ikastaroa urriaren 8tik azaroaren 26ra egingo da, asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, Impact Hub Donostian.
✔️ Ikus hemen ikastaroaren egutegia.
✔️ Irailaren 24an, 17:00etan, online aurkezpen bat egingo dugu: programaren nondik norakoak ezagutu, zalantzak argitu eta beste parte-hartzaile batzuekin konektatzeko. Gorde zure lekua
✔️ Argi duzu? Izena eman U.Lab 2025ean. Eman izena
Informazio gehiago