Zorionak Impact Hub Donostia!

Maiatzean 14 urte beteko ditu Impact Hub Donostiak. 14 urte ideiak sortzen, pertsonak elkartzen eta berrikuntza sozialaren alde indarrak batzen. Zuek zarete ibilbide honen benetako protagonistak: zuen presentziak eta ekarpenek ematen diote bizia eta zentzua proiektu honi, komunitate ekintzaile eta sortzaile gisa.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu Impact Hub Donostiako bidelagun izateagatik, zuen ekarpena modu batean edo bestean egiteagatik, eta hemen gertatzen den guztia posible bihurtzeagatik.
Dakizuenez, Impact Hub Donostiako espezialitateetako bat da ospatzea: elkarri begiratu, bizipoza partekatu eta komunitatea sendotzea. Beraz… adi! Festa txiki bat dator eta.
Maiatzaren 23an, 14:00etatik 16:00etara, coworking-ean elkartuko gara 14 urte hauek elkarrekin ospatzeko eta proiektu hau osasunez, zentzuz eta irrikaz partekatzen jarraitzeko.
Mesedez, eman izena, goxo jan eta edateko pertsona kopurua antolatu ahal izateko.
Zure zain gaude!