Irtenbide iraunkorrak Mauritanian, Gipuzkoa Kooperarekin
20 Mar 2023 | Ekonomia Zirkularra, Impact Hub DonostiaGaur, martxoak 20, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gosari informatiboan parte hartu dugu Impact Hub Donostiatik, Gipuzkoa Kooperaren eskutik, Biodonostia, Aiala Ostalaritza eta Aspegi erakundeekin batera.
“POULPE: Mauritaniako artisau-arrantzarako irtenbide iraunkorrak” erronka eta proiektua aurkeztu eta partekatu dugu. Ekimen honen helburua da gizartearen eta ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren konponbideak aztertzea eta sortzea, ekodiseinuaren bidez, Mauritanian olagarroaren artisau-arrantzarako erabiltzen diren egungo arrantza-aparailuak ordezteko. Horrela, batetik, itsas hondoan plastikoa pilatzea saihestuko da, eta, bestetik, Mauritaniako itsasertzean ingurumen-inpaktua gutxituko da.
Oraingoz, lehenengo fase honetan, arrantza-aparailuen bizi-zikloaren azterketa egin dugu, eta hurrengo fasean, Mauritaniako arrantza-aparailu baten ekodiseinua eta ekonomia zirkularra ahalbidetuko duten baliabide eta ahalmen endogenoak identifikatu nahi ditugu. Aurkezpena eta proiektuaren potentziala deskribatzen eta transmititzen duen bideo txiki bat uzten dizkizugu.
Eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Nazioarteko Lankidetza departamentuari, gosari informatiboan parte hartzera gonbidatzeagatik eta Gipuzkoa Kooperaren balantzea partekatzeagatik. roiektu hori 2017an jarri zen abian, garapenerako lankidetza bultzatzeko, eremu horretan konbentzionalak ez diren baina gure lurraldean bertan eta hemendik kanpo sendo errotuta dauden erakundeen inplikazioaren bidez.
Proiektua hobeto ezagutu nahi duzu? Entzun Nerea González-en, Impact Hub Donostiako Ekoberrikuntza eta proiektuen arduradunaren, elkarrizketa Gipuzkoa Coopera – SER irratsaioan.