2011

Dei kolektiboa

2011an, 15M mugimenduaren baitan, gure kide Iñigo Blancok gizarte eraldaketa bultzatzen zuten pertsonei dei egin zien Donostiako Bukowski tabernan elkartzera gonbidatzeko. 45 pertsona baino gehiago batu ginen eta, hainbat bileraren ostean, gizarte berrikuntza sustatzen zuen partekatutako lan espazio bat sortzearen ideia sortuz joan zen.

2012

Herrizomak elkartearen eraketa

2012an «Hub Donostia Herrizomak Gipuzkoako Ekintzaileen Elkartea» eratu genuen eta «Proiektuen Azoka» ekimen komunitariorako gure lehen proiektuari hasiera eman genion.

2013

Impact Hub S. Coop.

2013an irabazi asmorik gabeko Impact Hub Donostia S. Coop kooperatiba sortu genuen, munduan mota honetako lehena.

2014

Impact Hub Global, lokal eta guzti!

2014an Impact Hub nazioarteko sarearen parte bihurtu ginen eta Impact Hub Donostiaren lehen egoitza fisikoa inauguratu genuen, Donostiako Urdaneta kalean.

2016

Tabakalera

2016an gure 5. urteurrena ospatu genuen eta Tabakalerara lekualdatu ginen, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrora.

2018

Elkarlan saria

2018an Impact Hub Donostiak Elkarlan saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren balio publikoa batera sortzeko proiektuagatik.

2021

Hamar urtez!

2021eko maiatzaren 10ean 10. urteurrena ospatu genuen gure komunitate, kolaboratzaile, lagun eta familiarekin. Hurrengo hamarkadaren bila!

IMPACT HUB S. COOP. KOOPERATIBISTAK

Ezagutu kooperatiba

Ideia berriak eta gizartea eraldatzeko proiektuak garatzeko gizarte ekintzaile independenteek osatutako talde batek sortu zuen Impact Hub Donostia kooperatiba.

Ezagutu gaitu
Ezagutu kooperatiba
IMPACT HUB MUNDU-MAILAKO SAREA

Tokiko komunitatea mundu-mailako inpaktuarekin

Impact Hub Donostia Impact Hub ekimenaren parte da, inpaktua sortzera bideratutako berrikuntza eta ekintzailetza komunitateen mundu-mailako sare handiena, 60 herrialdetan banatutako 100 lan espazio baino gehiagorekin.

Tokiko komunitatea mundu-mailako inpaktuarekin
Tokiko komunitatea mundu-mailako inpaktuarekin

Gure historia

Impact Hub ekimenaren lehen egoitza Londreseko erdigunean ireki zen 2005 urte hasieran. Biltegi zaharreko azken solairuan kokaturik, Impact Hub Islingtonekimenak gizarte ekintzailetza kolaboratiboaren izaera irudikatzen zuen.

Mundu-mailako arazo larrienak konpontzera edo, gutxienez, arintzera bideratutako karrera profesionalak garatzen laguntzeko asmoz sortu zen.

Orduan sortu zen sektore desberdinetako ekintzaileak barne hartuko lituzkeen partekatutako lan espazio bat sortzearen ideia. Lehen egoitza ireki ondoren, munduko beste hiri eta herrialdeetan eredu hau arrakastaz hedatzen hasi zen. Eta horrela sortu zen Impact Hub mundu-mailako sarea.

MUNDU-MAILAKO SAREAREN WEBGUNEA

Gaur egun, Impact Hub berrikuntza eta inpaktuzko ekintzailetza komunitate sare handiena da. 5 kontinenteetan 100 Impact Hub baino gehiago daude, tokiko lan espazio kolaboratiboetan errotuta eta mundu osoarekin konektatuta.

Impact Huben egoitzek urtero 25.000 profesional baino gehiago jasotzen dituzte, horietako 20.000 sarean aktibo daudelarik. Jarduera ekonomikoaren bitartez pertsonak, enpresak eta erakundeak inpaktu positiboa eragitera bultzatzen dituen ekosistema.

Estatuan Impact Huben egoitzak Donostian, Madrilen, Bartzelonan, Malagan eta Zaragozan daude kokatuta. Lisboarekin batera Impact Hub Iberia sarea osatzen dugu, non gizarte eraldaketa eta inpaktu positiboa bilatzen duten hainbat proiekturekin kolaboratzen dugun.

2020 INPAKTUZKO EKOSISTEMEN INDIZEA IKUSI