Conexiones Circulares 2022

21 Ira 2022 | Ekonomia Zirkularra

Conexiones Circulares programak hausnarketarako guneak sortu nahi ditu, bai eta enpresetan eta/edo erakundeetan baliabide materialak murriztu eta optimizatuko dituzten enpresa-eredu eta praktika jasangarri berriak sortzeko beharrezko tresnak ere.

Edizio hau Gipuzkoako Aparatu Elektriko eta Elektronikoen (AEE)  sektoreari zuzenduta dago, eta helburua da ekintza-aukerak identifikatzea eta proiektu estrategikoak sortzea ekonomia zirkularraren arloan, sektore horretako balio-kate osoaren analisitik abiatuta.

Edizio guztietan bezala, topaketan landuko den tresna Toolkit #OLEKU da, Gipuzkoako hainbat sektoretako 50 enpresa baino gehiagotan esperimentatutako metodologia. Aukerak aztertzeko eta bilatzeko eta inpaktu handiko eredu zirkular berriak asmatzeko sortua, enpresen proiektu eta erronkei aplikatzeko diseinatua. Azken batean, emaitza ukigarriak sortzera bideratutako metodologia da, bai maila estrategikoan, bai berrikuntza zirkularraren ikuspegitik loturak, harremanak eta aukerak erraztera bideratuta.

Bideo honetan  Grupo Emaús Fundación Social eko erakundearen eredua gertutik ezagutuko dugu, eta oztopo zein aukerak identifikatuko ditugu. Xabier Narbaiza Iriondo eta

 

Conexiones Circulares programaren hirugarren edizioa da hau, Impact Hub Donostiak antolatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Departamentuaren laguntzarekin.

 

Oleku buruz

#Oleku Ekonomia zirkularra oinarritzen den metodologia ezagutzera emateko eta eskuragarri izateko helburuarekin jaiotzen da. Ekonomia zirkularra ekintzailetza, lan-estrategia, metodologia eta enpresentzat eraldaketa- eta berrikuntza- iturri bat dela ulertzen dugu. #Oleku-n lan- eta hausnarketa- lekuak sortzea bilatzen dugu, pentsakera-eredu, ezagutza eta proiektu berriak gauzatzeko beharrezko tresnekin batera.

Autokudeatzailea den prozesu bat eta beharrezko tresnak aurkezten ditugu, ekonomia zirkularraren esparruan soluziobide berritzaileak sortzeko. Tresna hauek zure enpresako berrikuntza zirkularra lau lekutatik lantzen duen munduko lehenengo toolkit-a da: pertsona, barne-ekintzaile taldeak, enpresa-estrategia eta komunitatearen ikasketa.