ERALDALAN egitasmoaren bigarren ediziora gonbidatzen zaitugu
12 Api 2022 | Erakunde eraldaketaGustatuko litzaizuke zure erakundearen lehiakortasuna indartzea, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hobetuz?
Pertsonen beharrei hobeto erantzungo dien erakunde-eredu baterantz aurrerapausoak emateko interesa duzu?
ERALDALAN egitasmoaren bigarren ediziora gonbidatzen zaitugu.
Zure erakundearen eraldaketan bidelagun izango gaituzu.
- IKASI erreferentziazko erakunde ereduen inguruko adituekin.
- EZAGUTU mundu mailako beste erakundeen erronkak eta kasu praktikoak.
- KONEKTATU Gipuzkoako beste erakunde eta esperientzia batzuekin.
Zer egingo dugu?
Topaketa bakoitzak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan identifikaturiko erronka nagusiak izango ditu ardatz: Lidergo bideratzailea, Komunikazioa eta Autonomia eta Moldagarritasuna.
Topaketak konektatuak daude, baina bata bestearekiko independienteak dira. Beraz, horietako bakarrean edo guztietan parte hartzea aukera dezakezu.
- Nazioarteko azken joerak eta ikerketak ezagutuko ditugu.
- Dagoeneko enpresetan eta gure inguruko erakundeetan egiten ari diren jardunbide egokiei eta arrakasta-kasuei buruz ikasiko dugu.
- Proposamenek eta tresnek erakundeei eskaintzen dizkieten aukera berriei buruz hausnartuko dugu.
Norentzat?
ERALDALAN topaketak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan erantzunkizun eta lidergo postuetan dauden eta ondorengo interesa duten pertsonei zuzenduta daude:
- Pertsonak erdigunean jartzen dituzten erakunde-ereduetarantz aurrera agitea.
- Gure inguruko beharretara eta erronketara egokitzea.
- Lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzea.
Enpresek eta erakundeek koste ekonomikorik gabe parte hartu dezakete, ERALDALAN-en laguntza jasota, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza sailaren babesari esker.