Gustatuko litzaizuke zure erakundearen lehiakortasuna indartzea, jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hobetuz?

Pertsonen beharrei hobeto erantzungo dien erakunde-eredu baterantz aurrerapausoak emateko interesa duzu?

ERALDALAN egitasmoaren bigarren ediziora gonbidatzen zaitugu.

Zure erakundearen eraldaketan bidelagun izango gaituzu.

  • IKASI  erreferentziazko erakunde ereduen inguruko adituekin.
  • EZAGUTU mundu mailako beste erakundeen erronkak eta kasu praktikoak.
  • KONEKTATU Gipuzkoako beste erakunde eta esperientzia batzuekin.

Zer egingo dugu?

Topaketa bakoitzak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan identifikaturiko erronka nagusiak izango ditu ardatz: Lidergo bideratzailea, Komunikazioa eta Autonomia eta Moldagarritasuna.

Topaketak konektatuak daude, baina bata bestearekiko independienteak dira. Beraz, horietako bakarrean edo guztietan parte hartzea aukera dezakezu.

  • Nazioarteko azken joerak eta ikerketak ezagutuko ditugu.
  • Dagoeneko enpresetan eta gure inguruko erakundeetan egiten ari diren jardunbide egokiei eta arrakasta-kasuei buruz ikasiko dugu.
  • Proposamenek eta tresnek erakundeei eskaintzen dizkieten aukera berriei buruz hausnartuko dugu.

Norentzat?

ERALDALAN topaketak Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan erantzunkizun eta lidergo postuetan dauden eta ondorengo interesa duten pertsonei zuzenduta daude:

  • Pertsonak erdigunean jartzen dituzten erakunde-ereduetarantz aurrera agitea.
  • Gure inguruko beharretara eta erronketara egokitzea.
  • Lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzea.

Enpresek eta erakundeek koste ekonomikorik gabe parte hartu dezakete, ERALDALAN-en laguntza jasota, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza sailaren babesari esker.

EMAN IZENA