Proiektuak

ERES Aurrera
ERES Aurrera inpaktu sozialeko ekintzailetza programa bat da, ideiak, proiektuak edo ekiteko gogoa duten pertsonei laguntzeko sortua, eta hainbat arrazoirengatik ohiko ibilbideetan bere tokia aurkitzen ez dutenentzat bereziki pentsatua.
Ikus proiektua
Oleku Eraikuntza
#OLeku Impact Hub Donostiak diseinatutako metodologia bat da, hainbat sektoretako enpresei estrategia zirkularrak hedatzen laguntzeko. Esparru argia eta tresna bisualak eskaintzen ditu aktibazio zirkularrera bideratuta.
Ikus proiektua
U.Lab 2025
U.Lab norberaren, kolektiboaren eta sistemaren eraldaketarako bidaia da, kontzientziadun lidergoa eta inpaktua duen berrikuntza bultzatzen dituena.
Ikus proiektua
Mozorrotruk
Mozorrotruk Tabakalerak, Emaus Gizarte Fundazioak eta Impact Hub Donostiak sustatutako ekimena da, eta inauteri sortzaileagoak, inklusiboagoak eta ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienekoak sustatzea du helburu. Bigarren edizioa datorren otsailaren 5, 6, 7, 13 eta 14an ospatuko da.
Ikus proiektua
Tolosako Ibilbide Hiritarra
Herritarren ibilaldiak (Janes Walk-en inspiratuak) komunitateei buruzko istorioak kontatzeko aukera ematen duten ibilbideak dira. Hiri-espazio desberdinak arakatzen dira auzokideekin eta paseora joaten diren beste leku batzuetako pertsonekin.
Ikus proiektua
HUBemprendedorAs 2025
Emakume ekintzaileen sarea berriro dator, eta ez nolanahi. Zortzigarren edizio honetan espazio eta programa bat proposatzen dizuegu konektatzeko, baina baita ere aurre egiteko, esploratzeko eta aniztasunetik eta boteretik eraldatzeko. Diskurtso ezarrietatik harago joan nahi duten emakume ekintzaileentzat topaketa bat,...
Ikus proiektua
Eibarreko Ibilbide Hiritarra
Jane Jacobsen ustez, dentsitate egokiak, erabilera-nahasketak, eraikin zaharrak berritu eta berrerabiltzeak eta hiri-ehunaren trinkotasuna eta argitasuna, auzo konplexu eta bizigarriak eragiten ditu. Hiri bizigarri hauetan, elkar-laguntzarako sare sozial bat eratu oi da eta oinezkoa protagonista bilakatzen da. Jacobsek...
Ikus proiektua
Gourmet Bag 2024
Gourmet Bag proiektuak seigarren edizioa beteko du aurten. Ontzi itzulgarriak estreinatuko dira, elikagaien xahuketa murrizteko, hondakinak minimizatzeko eta Gipuzkoako ostalaritzan berrerabilera sustatzeko.
Ikus proiektua
ERES Gipuzkoa
ERES Gipuzkoa ekimenak ekintzailetza sozialaren ekosisteman aniztasunak planteatzen dituen erronkak eta aukerak mapeatu eta ikusarazteko helburua du. dot. eta Impact Hub Donostia-k sustatutako ekimena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoa Taldean Herritarren proiektuen baitan babestutakoa. Topaketa honetan...
Ikus proiektua