Ze-laia! 2024
Ze-laia! programaren 3. edizioa ireki berri dugu!
Ze-laia! Impact Hub Donostiaren ekintzailetza programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin garatuta.
Ze-laia!-k ekintzailetza espazioa eskaini nahi die pertsona eta planeta erdigunean jarrita negozio eredu bat sortu daitekeela sinesten duten pertsonei.
Planteamendu berri hori ekosistema ekintzaile tradizionalean nabarmentzen den start-up edo azelerazioaren guztiz kontrakoa da. Ze-laia!-k lanerako bide berritzaileak irekitzen die enpresa eta maila profesionaleko oinarriak zalantzan jartzen hasiak diren pertsonei. 3 hilabeteko prozesuan zehar (apiriletik uztailera) pertsona eta inguruan jarriko dugu arreta, erritmo lasai, sakon, hausnartzaile eta sentigarritik ekiteko.
- 15 plaza 15 pertsona eta proiektuentzat.
- 3 hilabeteko iraupena: 2024ko apirilaren 8tik uztailaren 22ra.
- 3 fase: kontzeptualizazioa, estruktura eta akzio plana
- 3 eragin lerro + 1: Ekonomikoa, Soziala, Ingurumenekoa + Gobernantza
- 3 gida bide: 66 ordu banakako gidaritzan, mentoriak eta formakuntza sesioak (astean behin, astelehenetan, 15:00etatik 18:00etara Impact Hub Donostian).
- Talde dentsifikazioa: Ideiak proiektu sendo eta iraunkor bilakatzeko talde sesioak.
Zer behar dut parte hartzeko?
- Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Proiektuaren kontzeptua, egitura eta eragina aldatzeko prest egotea.
- Zuretzat lan egiteko prest egotea, zure proiektua gauzatzeko denbora eta ahalegina eskaintzea.
- Graduko edo LHko ikasketak amaituta izatea.
- Proiektu profesional bat martxan edo sorkuntzan izatea.
- Astelehenetan 15:00etatik 18:00etara, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), aurrez aurreko saioak egiteko prestasuna eta konpromisoa izatea.