Adi! Badator HubEmprendedorAs

21 Abe 2022 | Ekintzailetza

HubEmprendedorAs emakume ekintzaileei zuzenduriko programa bosgarren aldiz garatuko da Impact Hub Donostian. Aurten ere, bere helburua da profesionalen arteko sarea sendootzea, ko-sorkuntza sustatzea, negozio-garapenen laguntzea eta eragin positiboa piztea. 

Edizio honek bi topaketa aurkeztuko ditu otsailean eta martxoan zehar.  Sinergiak topatzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izango dugu, 2018an sortu zen emakume ekintzaile sarea indartuta.

HubEmprendedoras 2022 | Emprendizaje

Inspirazio, kosorkuntza eta inpaktu topaketak

Lehen saioa online izango da, networking digital gisa. Gutako bakoitzarengan eta kolektibo gisa eragina duten kontzeptuak, erronkak eta proposamenak ezagutzeko eta partekatzeko espazioa izango dugu.

Bigarren topaketa presentziala izango da, Impact Hub Donostian, gune seguru eta kooperatiboan, emakume ekintzaileok lagunduta, inspiratuta eta ahaldunduta senti gaitezen. Ziklo ekintzaile oso bat eskainiko dugu eta egungo, iraganeko eta etorkizuneko une pertsonal eta profesionalak nabarmenduko ditugu. Jardunaldiak hainbat hitzaldi, tailer eta praktika kolektibo izango ditu, ekintzailearen bizi-zikloa ulertzen, kokatzen eta ahalduntzen lagunduko digutenak.

 

Egin aurrera HubEmprendedorAs-ekin

Horrela, ekintzailetza zirkularraren kontzeptuaren aldeko apustua egiten dugu, non pertsona guztiak dauden unean daudela (ideazio-fasea, hazkundea, sendotzea, hedapena, gainbehera, birdiseinua) ziklikotasuna aprobetxatu ahal izango duten eta beren esperientzia fase, kezka, erronka eta ilusio berdinak igaro dituzten edo igarotzen ari diren beste pertsona batzuekin elikatu ahal izango duten. Emakume guztiok asko dugu ikasteko eta eskaintzeko, urteetako garapen profesionalaren ikuspegitik, zein eta abentura ekintzailean ilusioz murgildu berri den norbaiten begiradatik. Gutako bakoitzak osatzen du HubEmprendedorAs.

 

Emozioetatik abiatuta…  Zerekin konektatu nahiko zenuke edizio honetan?

Azken edizioan ekintzailetza, enpresa estrategia eta emozioak izan genituen ardatz; eta orain, arlo emozionalean eta profesionalean arakatzen jarraitzeko prest, beste gai kolektibo batzuei bidea irekiko dizkiegu, hala nola komunikazioari, lidergoari, erabakiak hartzeari, antolaketa-kulturari, kohesioari eta abarri.

 

 

Oso gai gogoberotsuak ditugu HubEmprendedorAs programaren laugarren edizioa irekitzeko, baina programa itxi bat aurkeztu aurretik, zuri galdetu nahi dizugu. 

 

Zein ekintzailetza-fasetan zaude? Zein dira zure erronka nagusiak une honetan? Zer nahi zenuke partekatu HubEmprendedorAs-ekin? Topaketen barruan jarduera bat proposatzea gustatuko litzaizuke?

 

Idatzi HubEmprendedorAs taldeari zuen interesak jasotzeko eta programa osatzeko. Jar zaitez harremanetan Isabel Fernandez de Ortegarekin eta kontaiguzu: isabel.fernandez@impacthub.net 

 

Gehitu zaitez newsletter eta komunitatera!

Gainera, gogoan izan gure zabalkunde zerrendan izena ematea, komunitatearen inguruko komunikazio, programa, baliabide eta bestelako abisuak jasotzeko. Laster jasoko duzu programan izena emateko informazioa. >

 

 HubEmprendedorAs inguruko informazioa jaso nahi dut.

 

Hemen gaude elkarrekin aurrera egiteko. Elkarrekin eragiteko. Espero zaitugu. Mila esker gure ondoan jarraitzeagatik.  

Hub EmprendedorAs Donostiako Udalaren Berdintasun sailaren babesarekin garaturiko proiektua da.

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook