Agur elikagai xuhuketari!

2 Ots 2022 | Ekonomia Zirkularra

Gourmet Bag Gipuzkoako bost udalerritara zabaldu da hirugarren edizioan, eta 2.000 ontzi ekologiko banatu ditu 25 establezimendutan, Gipuzkoako ostalaritzako elikagaien xahutzea murrizteko.

Pasaiako, Lasarte-Oriako, Errenteriako, Hernaniko eta Oiartzungo 25 establezimenduk bat egin dute 2018an Arrasate, Eibar, Tolosa, Beasain eta Irungo taberna eta jatetxeetan abian jarritako Gourmet Bag ekimenarekin.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzak bultzatu du, eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin eta Impact Hub Donostiarekin koordinatuta dago.

Establezimendu hauek Gourmet Bag-ak kontsumitzaileen eskura jartzen dute soberan dauden errazioak etxera eraman ahal izateko. Gourmet Bag ontziak paper birziklatuz egindako eta mikrouhin-laberako egokiak diren ontzi ekologikoak dira. Tupper horiek ere konpostagarriak dira, eta guztiz biodegradagarriak; beraz, erabiltzaileek edukiontzi marroian utzi ahal izango dituzte.

Egitasmoak kontzientziazio argia du kontsumitzaileentzat eta establezimienduentzat, eta, beraz, ontziez gain, informazio-materiala ere izango du, kanpainara atxikitako eta elikagaiak xahutzearen aurkako borrokarekin konprometitutako establezimenduak laguntzeko. Gourmet Bag ekimenaren hirugarren edizio honetan, 2.000 ontzi jarri dira zirkulazioan eta informazio-materiala establezimenduen eskura jarri dira, doan. Parte hartu duten establezimenduek tailer bat jaso dute arduradunentzat eta zerbitzarientzat, gaian sentsibilizatzeko eta elikagaien xahuketaren aurkako borrokan establezimendu aktibo gisa kokatzeko.

Ez ahaztu, eramandako jakia ez dela soberakina! Elikagaien xahutzea murriztu eta ekonomia jasangarriaren ereduaren alde egin.

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook