Aurrea hartzea, elikagaiak alferrik galtzearen kontrako giltzarria

29 Uzt 2022 | Ekonomia Zirkularra

 

Elikagai soberakinei loturiko lege berria dugu aurrean, zalantzarik gabe, elikagaiak alferrik galtzearen kontrako aurrerapauso bat gure gizartean. Baina, tresna honek ere baditu bere hutsuneak; izan ere, ez ditu kontutan hartzen legearen aurretik egindako kontsultan ondorioztaturikoak. 

Galdeketa horretan aurrea hartzearen garrantzia nabarmendu zen, hau da, elikagaien ekoizpenaren aurretik soberakinak eta galerak ekiditea. Jatetxeen kasuan (Gourmet Bag proiektuari lotuta), erronka izango litzateke erosketa eta sukaldearen prestaketa lanak ondo antolatzea, eligaiak plateretara eraman baino lehen, besteak beste. Aurre hartze horrek inpaktua gutxiagotzen du, bai hondakinena, bai prozesuan jarritako energiarena ere, onura eta aurrezki argiekin. Zentzu honetan, hondakinik hoberena sortzen ez dena da, eta ez hobekien kudeatzen edo birziklatzen dena.

Gourmet Bag delakoak, jatetxeetako plateren hondakin aprobetxagarriak berreskuratuz hondakinak gutxitzeaz gain, sektorea eta kontsumitzaileak sentsibilizatzea bultzatzen du. 

Impact Hub Donostiatik azpimarratu nahi dugu oso garrantzitsua dela lanean jarraitzea kateko eragile guztien sentsibilizazioan eta kontzientziazioan, oro har, eta HORECA sektoreko eragileen eta, bereziki, kontsumitzaileen sentsibilizazioan eta kontzientziazioan, bai eta kontsumo-ohitura iraunkorren sustapenean ere, elikagaiak alferrik galtzea geldiarazteko. Hori dela eta, gure ekarpena egiten jarraituko dugu borroka honetan, orain lege berriarekin, tresna perfektua ez bada ere.


Gourmet Bag egitasmoaren inguruko informazio gehiago hemen

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook