Komunikazio eraginkorra eta afektiboa
13 Eka 2022 | Erakunde eraldaketaEkainaren 9an – ERALDALAN-en bigarren saioan -, gure bileren eraginkortasunaren eta erakundeen komunikazio erronken inguruan hausnartzeko aukera izan genuen. Ez zen erraza izan komunikazioa bezalako gai zabal eta konplexua saio bakarrean laburtzea.
Informazio fluxuetan eta komunikazio interakzioan identifikaturiko zailtasunen inguruan aritu ginen: feedback hutsunea, entzute aktiboa, eta beste muga ez kontzienteak. Eta horiei aurre egiteko erantzun aukerak partekatu genituen.
Horretarako, talde dinamika bat egin genuen, non guztiok gure esperientziak eta tresnen inguruko praktikak partekatu genituen. Argi ikusi genuen komunikazio alorrean ezinbestekoa dela emozioei behar duten lekua eskaintzea.
Komunikazioa interakzio moduan ulertuta, emozioen kudeaketarako bilera espezifikoak proposatu ziren, eta lanketa pertsonalaren garrantzia nabarmendu zen nondik hitz egiten dugun eta nondik hitzegiten gaituzten ulertzeko. Honekin guztiarekin, helburua da komunikazio eraginkorra eta afektiboa sustatzea.
Informazio fluxuei dagokionez, metodologia arinen abantailak aurkeztu ziren. Eta bileren inguruko arazoen aurrean, iraupena eta eraginkortasun falta nabarmenduta, horien helburuak definitzeko beharra azpimarratu zen: estrategikoa, estrukturala edo operatiboa. Hori guztia pertsona bideratzailearen rol-aren balioa indarrean jarrita.
Uztailaren 7an azken online saioan espero zaitugu, erakundeen eta taldeen autonomia eta moldagarritasunaren inguruan hitz egiteko. Eta, azkenik, irailean presentzialki elkartuko gara ikasitako guztiak partekatzeko eta harremanen inguruan sakontzeko. Espero zaitugu!