Ekosare-rekin aukera zirkularren topaketa

20 Urr 2021 | Ekonomia Zirkularra

Ekosare lan-sareak Gipuzkoako TEEHen sektorean aukera zirkularrak identifikatzeko konektatzen du. Joan den ekainaren 30ean, lurraldeko erakundeetako 15 ordezkari inguruk jardunaldi digital batean parte hartu zuten, helburu bikoitzarekin; alde batetik, Ekonomia Zirkularraren ezagutzan sakontzea TEE-TEEHren balio-katearen barruan; eta, horrez gain, parte hartzen duten erakundeen artean konexioak eta lankidetza-lanerako gune bat sortzea.

Ekosare taldea, Emaus Gipuzkoa, MIK, Gaiker eta Impact Hub Donostiaz osatua dagoena, saioa abiarazi eta dinamizatu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren laguntzarekin.

Besteak beste, Recircular, Red Sareteknika, Irizar, Fagor Automation, Fagor Industrial, ACEDE, Gipuzkoa Led, Gureak, Electrorecycler, GAIA, ERREKA, Fundación Ecotic, Medialab Tabakalera eta Kafe Konpon Bergara erakundeek parte hartu zuten.

Jardunaldia behar bezala garatu zen, eta profesionalek aukera izan zuten Ekonomia Zirkularraren esparruan murgiltzeko, taldeetan lan egiteko dinamika parte-hartzaile ugariren bidez, baita arrakasta izan zuten kasuak ezagutzeko eta ikertzeko ere. Gainera, sektorearen egoera indibiduala eta kolektiboa islatu zuten, TEE-TEEHren aukerak eta erronkak identifikatuz eta lurraldeko industria-eremuan Ekonomia Zirkularrerantz aurrera egiteko estrategia eta lotura posibleak proposatuz.

Jarraian, topaketaren bi aurkezpenak ikus ditzakezue: Leire Barruetabeña, GAIKEReko Teknologia Eremu eta Ingurumen Kudeaketaren arduraduna; eta Ainara Martínez, Mondragon Innovation & Knowledge – MIKeko Enpresa Kudeaketako Estrategia Aurreratuen Ikertzailea.

 

 

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook