Eraldaketa programa
Eraldalan Gipuzkoako erakunde eraldaketara bideraturiko programa bat da; gure enpresa-inguruneko erronketara egokitu eta eredu lehiakorrago, erresiliente eta iraunkorragoetarantz aurrera egin nahi duten liderrei zuzendua.
Programa guztiz doakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzari esker.
Eredu berritzailea
4. edizio honetan, programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, lantaldeen eta haien lan-ereduen ongizatean eta lehiakortasunean aurrera egiteko interesa duten Gipuzkoako beste erakunde batzuekin batera.
Sistema Bizien Teoria eta Eraldalan eredua landuko ditugu, pertsonak, prozesuak eta erakundearen helburua lotzen dituzten 6 kategoriatan (OATS eredua) oinarrituta.
Zertan datza programa hau?
Erakunde eraldaketa programa honek 3 fase ditu.
Erakundearen diagnostikoa
Maiatzak 30. 09:30 - 11:30 | Debegesa - Eibar- Sistema bizien teoria, eraginkortasun-eredua eta OATS eredua ezagutzea.
- Erakundearen autodiagnostikoa aurkeztea eta garatzea.
- Erakundearen egungo egoera eta bilakaera hobetzeko aukerak identifikatzea.
Formakuntza
Ekainak 20. 09:30 - 11:30 | Debegesa - EibarErakunde eraldaketara zuzenduriko 2 prestakuntza eta praktika saio:
I. SAIOA. LIDERGO BIDERATZAILEA ETA KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA:
- Lidergo-estiloak eta erakundeak eraldatzean duten rola.
- Lidergo bideratzailea eta kontzientea gauzatzeko gakoak eta estrategiak.
- Komunikazioa Sistema Bizietan.
- Komunikatzeko zailtasunak eta oztopoak.
- 4 elkarrizketa-mailak.
- Praktika indarkeriarik gabeko komunikazioan (CNV).
II. SAIOA. AUTONOMIA ETA MOLDAGARRITASUNA
- Talde autogestionatuak eta eraginkorrak.
- Boterearen banaketa talde autogestionatuetan.
- Autokudeaketa taldeetan ezartzeko zailtasunak.
- Aldaketa kudeatzeko gaitasuna.
Networking ekitaldia
Urriak 24 | DonostiaErakunde eraldaketa ekitaldia. Bertan, honako hauek aurkituko ditugu:
- Gipuzkoako erakunde sare zabala.
- Gipuzkoako erakunde-ekosistemako kasu praktikoak eta erreferenteak.
- Lidergo bideratzaileko esparruetan adituak diren gonbidatuak: prozesuak, gatazkak konpontzea eta/edo erraztasun sistemikoa.
- Praktika komunitatea. Elkarrizketarako eta ikerketarako espazioak.